Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

LAB sindikatuak Urretxuko Udalak "legez kanpoko kontratazioak" egiten dituela salatu du

Urretxu
2026/07/23
Otamotz

LAB sindikatuak “irmoki” salatu ditu Urretxuko udalak kontratazio eta promozio prozesuetan “erabiltzen dituen legearen aurkako prozedurak”. Horra hor LABek komunikabideetara igorri duen idatzia.

“Aspalditik adierazi dugu gure desadostasuna kontratazio askotan meritu, gaitasun eta berdintasun printzipioak ez zirelako errespetatzen. Baina azkeneko kontratazioek marra gorri denak pasa dituzte. Kasu askotan udal gobernuak aurretiaz erabakitzen du lanpostua zeinentzat izango den.

Udalaren egiteko era honakoa izan da: Lehenik pertsona hoiekin prozesua abiatu baino lehen bildu izan da eta Lanbiden lanpostua azalduko dela aurreratzen zaie. Ondoren udalak Lanbiden ordu batzuk edo egun gutxiz jartzen du lanpostuaren esteka eta askotan Urretxuko webgunean agertu ere ez da egiten, gardentasun eta parte hartzearen aurka eginez. Jasotako curriculum gutxi horiekin udal gobernuak aukeratua zein den publiko egiten du, inolako hautaketa froga eta epaimahai objetiborik igaro gabe. Bukatzeko, prozesu horren promoziorako egindako propaganda oro ezabatzen da. Eta hau zergatik? Prozesuen iluntasuna ezkutatzeko? Udalerri gehienetan aldiz aurreko urtetan egindako prozesuen nondik norakoak daude webguneetan jarrita gardentasun eta meritu printzipioak errespetatuz.

Horrela egitea justifikatuta legoke premiazko kasu batean, baino ez da kasua, hemen lanpostu gehienak era horretara ebazten dira, horrek jokaera tipo bat, lan egiteko era bat azalarazi eta erakusten digu.

Horrek guztiak kontratazio prozesu simulatuak eratzen ditu eta prebarikaziotik gertu dauden prozedurak dira.

Maiz pertsona asko kontratazio prozesu horietatik kanpo gelditzen dira, batetik ohartzeko denborarik ere ez duelako ematen publizitate motz eta urri horrek, eta bestetik beraien burua aurkeztea lortuta ere aukeraketa aurretik eginda dagoelako. Horrela, herritarren gehiengoa udalean lan egiteko betatua dago.

Berriz diogu egiteko era horrek enplegu publikorako meritu, gaitasun eta berdintasun printzipioak erabat urratzen dituela eta legez kanpo dagoela. Jokaera horiek enpresa pribatuaren prozedurak dira eta Urretxuko Udalean ez dira onargarriak.

Argi utzi nahi dugu aukeratutako pertsona horien aurka ez dugula ezer, beraien profesionaltasun eta balioa ez dugula dudatan jartzen, justu kontrakoa. Horrelako prozesuek ez dute beraien izen ona zikindu behar eta udalak gauzak zuzen egin balitu ez ginateke egoera honetan egongo.

Era berean, beldur gara hurrengo brigadako langile eta euskara teknikari lanpostuen prozesuekin berdin jokatuko den, alkateak pribatuan adierazi duen bezala.

Bestetik, 2021ean berretsitako legearen arabera interinoek ezin dute 3 urte baino gehiago postu batean egon eta lanpostu horiek lan eskaintza publikora (OPEra) atera beharko lirateke. Urretxuko Udalak, epaimahaiak lortzea zaila dela argudiatuta, prozesu horien oinarriak ere ez ditu prestatzen, horrela interinitate eta prekarietatea gurean betikotuz. Egun, udalean interinitatea %62 ingurukoa da eta brigadan irailetik aurrera %83koa adibidez. Jokabide horrekin herritarrei postu horietara aurkeztu ahal izatea galerazten zaie eta legearen aurkako iruzur baten aurrean aurkitzen gara, postuan daudenak ere berau galtzeko arriskuan egonik.

Honekin guztiarekin, LAB informazio guztia jaso eta lan ikuskaritzan salaketa bat jartzea baloratzen ari da.

Azkenik LABek udal talde politikoei, ELA sindikatuari eta udal langileei eskatu nahi die egoeraren larritasuna barnera dezaten, ezin dugu hau normaltasunez hartu eta ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iker Garmendia eta Alice Mazzetti, herritar onenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

2026/07/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Kalebarreneko plaza berria uztaila amaieran irekiko dute

2026/07/18
Zumarraga
3

Maialen Fidalgok Urretxuko zinegotzi kargua utzi du

2026/07/22
Urretxu
4

Eider Urratek terapia erregresiboari eta sexu abusuei buruzko liburu batean parte hartu du

2026/07/22
Urretxu
5

Euskal Jaiko bazkarirako izena 10:40ak baino lehen eman dutenek, berriro eman behar dute

2026/07/21
Urretxu
6

Urretxuko EH Bilduk karrozen auziarekin eta festen egituraketarekin lotutako proposamena aurkeztu du

2026/07/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT