Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Apaolazak eta Garmendiak ‘Rita’ antzeztuko dute

Apaolazak eta Garmendiak ‘Rita’ antzeztuko dute
abendua 05
10:01 2019

Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak eta Aitziber Garmendia zaldibiarrak Rita lana antzeztuko dute gaur 22.30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Antzerki emanaldirako sarrerak 10 euroan jarriko dira salgai Zelai Arizti aretoko leihatilan. Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro ordainduko dute eta 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik, 22:00etatik aurrera. Sarrerak Zelai Ariztiko makinan eta on-line ere eros daitezke.

Antzezlan honetako protagonistak irakasle bat eta bere ikaslea dira. Frank (Apaolaza) xarma galdua duen literatura irakaslea da eta Rita (Garmendia) bere ikasle berria, dena ikasi nahi duen ile apaintzaile gaztea. Frank arrakastarik gabeko poeta da, etsiak hartua. Ritak ikasteko irrika du. Frank irakasteko prest agertu da. Eta zenbat eta gehiago maitatu Ritak ikastea, gero eta gehiago ikasten du Frankek maitatzen.

Educating Rita (jatorrizko izenburua) klasiko moderno bihurtu da. Willy Russell-ek idatzi zuen eta West End-en estreinatu zenetik ibilbide luzea egin du. Hainbat hizkuntzatara itzuli dute eta sari asko irabazi dituzte, bai egileak berak, bai Rita eta Franken papera interpretatu duten aktoreetako askok ere.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 4 =


Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]