Garikoitz Agirrezabali (Urretxu, 1996) pilota asko gustatzen zaio. 18 urte bete zituen arte esku pilotan jokatu zuen, egun palan jokatzen du, profesional mailako esku pilota partidetan epaile lanetan aritzen da... eta pilotak egiten ditu! Artekari eta botilero hastea bakarrik falta zaio.