Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Argiñe Korta: «Egun ederra pasako dugu denok elkarrekin Tuteran»

Argiñe Korta: «Egun ederra pasako dugu denok elkarrekin Tuteran»
urria 18
13:08 2019

Argiñe Korta (Ezkio, 1967) Tuterako Argia ikastolako zuzendaria da. Ikastola honek antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez. Igande honetan ospatuko da eta Kortak goierritar guztiei gonbita luzatu die. 28 urte daramatza dagoeneko Tuteran. Argia ikastola asko hazi da bera heldu zenetik. 40 ikasle eta bost irakasle ziren heldu zenean eta egun 190 ikasle eta 22 irakasle dira. Laugarrengoz antolatuko dute Nafarroa Oinez. Lehenengo aldian ere, 1995ean, bera zen ikastolako zuzendari.
Zer moduz joan da urtea?
Ondo. Lekukoa duela urte eta erdi hartu genuen. Ikastola 142 familiak osatzen dugu eta berehala lanean hasi ginen. Urtea oso ondo joan da, baina azken aste hauetan, normala den bezala, oso urduri gaude. Azken aste hau mortala ari da izaten.
Ze ekitaldi antolatu dituzue urtean zehar?
Artea Oinez erakusketa antolatu dugu. Euskal Herri mailako arte erakusketa da. Beste proiektu bat Oinez Basoa da. Nafarroa Oinez egunean sortzen dugun kutsadura eta zaborra orekatzeko, baso txiki bat landatzen dugu. Dagoeneko Nafarroa Oinezek egindako zortzi baso daude Nafarroan. 40.000 zuhaitz baino gehiago landatu ditugu. Guk, Argedaseko Udalarekin batera landatuko dugu. Txikiak Handi proiektua ere badugu. Beste hizkuntza txiki bat duen komunitate batekin harremanetan jartzean datza. DBHko ikasleekin landu dugu. Horretaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditugu.
Zer aurkituko dugu igandean Tuteran?
15 egun daramatzagu montaje lanetan. Ibilbideak hiru kilometro izango ditu. Motza eta laua da, guztiontzat irisgarria. Lau gune izango ditugu. Musika, haurrentzako puzgarriak, tailerrak… egongo dira. Zopilotes Txirriaos eta Oihan Vega etorriko dira, besteak beste. Jendetza etortzea espero dugu. Ea eguraldia lagun dugun. Egun hauetan sekulako eguraldia egiten ari da eta igandean ere halakoa egitea espero dugu. Trafikoko plana prest dugu eta 500 bat autokarabana espero ditugu. Horientzako gunea prestatu dugu.
Zein da aurtengo Nafarroa Oinezen helburua?
Alde batetik, helburu pedagogikoa dugu. Ikastolak hausnarketa prozesu batean murgilduta gaude eta dagoeneko eredu berria geletan martxan jartzen ari gara. Gelak eta materiala eredu berrira egokitu behar ditugu. Diru-sarreren zati bat egokitzapen honetera bideratuko dugu eta beste bat 2012an eraiki genuen kiroldegia ordaintzera.
Zer esango nahi diezu goierritarrei igandean Tuterara joatera anima daitezen?
Etor daitezela! Egun ederra pasako dugu denok elkarrekin. Tutera ez dago urruti. Hementxe bertan dago eta denon gustuko ekitaldiak aurkituko dituzte. Norbaitek etortzerik ez badu eta lagundu nahi badu, gure webgunean du horretarako aukera: metroren bat eros dezake, Oinez Basoko zuhaitzen bat babestu…
28 urte daramatzazu Tuteran. Zer eman dizu Erriberak?
Nire seme-alabak hemengoak dira eta ni zatitxo bat hemengoa eta beste zatitxo bat Ezkiokoa. Erriberak gustatzen zaidan lan bat eta euskara zabaltzeko aukera eman dit. Lagun asko egin ditut hemen eta familia bat osatu dut. Oso gustura nago hemen.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 7 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]