Baina, nolakoa da merkatuetan lanegiten duten saltzaileen bizimodua? Hori jakiteko, hainbatlagunengana jo dugu: Antonia Murgiondo baserritarrarengana, frutasaltzen duten Rueda lehengusuengana eta arropa saltzen duten MirenApaolaza eta Bert Stroud-engana.
Antonia Murgiondo: “Gaur egun ezin daproduktu bakar batekin joan azokara, bat hartzen duenak beste bat ereeskatzen baitu”
Antonia Murgiondo Mutiloko baserribatekoa da eta umetan bere amari inguruko azoketara laguntzen zion.Gabiriako Bekoetxe baserrira ezkondu zen eta duela 22 urte negutegiakjarri zituzten. Ordutik larunbatero Zumarragako plazara etortzen da.Gainera, Santa Lutzi egunean hainbat sari irabazi ditu.
Betidanik baratzean lan egindakoa alzara?
Bai. Ni Mutiloko Agirieta baserrikoanaiz. Gure ama zena Ordiziako eta Legazpiko azoketara joaten zen:negu garaian sagarrak saltzen zituen eta uda garaian arrautzak,untxiak, oilaskoak, barazkiak… Etxean beti hori ikusi dugu eta guriere laguntzea tokatzen zitzaigun. 14 urte bete arte eskolara joatenginen, baina etxean ere laguntzen genuen. Egungoek baino askoz eregehiago laguntzen genuen etxean. 16 urterekin azoketara joaten hasinintzen. Egia esan, beti gustatu izan zait etxeko produktuak saltzeaeta jendearekin harremana izatea.
Senarraren baserrian ere betidanikizango dute baratzea.
Hala da, baina duela 22 urte gogorragolan egiten hasi ginen: negutegi bat jarri genuen eta handik bi urterabigarrena. Ordutik astero hiru azokatara joan gara: Ordiziara,Legazpira eta Zumarragara. Dena den, senarrak beti baserritik kanpoere lan egin du. Nik lehen urteetan senarraren gurasoak zaindu nitueneta seme-alabak hazi nituen eta gero… lanera!
Zer saltzen duzu azoketan?
Barazkiak eta fruta. Intxaur eta sagarasko ditugu. Barazkiei dagokienez, negu garai honetan izaten dugujenero gutxien: letxugak, zerbak, porruak, espinakak, arbiak, aza,azalorea… Denetik pixka bat jartzen saiatzen gara. Udan, berriz,tomatea eta leka izaten dira nagusi.
Eskaintza zabala duzue…
Gaur egun ezin da produktu bakarbatekin joan azokara, bat hartzen duenak bestea ere eskatzen baitu.Gu hasi ginenetik asko aldatu da kontua: lehen baratzean barazki motagutxi izaten zen eta eskatu ere gutxiago eskatzen zen. Orain jendeakdenetik eskatzen du eta denetik izan behar da.
Asko aldatu al dira azokak?
Saltzaileak lehen baino gutxiago garaeta lehen bezainbeste edo gehiago saltzen da, ez noa hori ukatzera.Ekoizle gutxi gaude: garai batekoak zahartzen ari gara eta gazteekbeste bide bat hartu dute. Lantegian zortzi ordu pasatzea baserrianlan egitea baino samurragoa da. Baserria lotua da: baratzeari kasuegin behar zaio, ezin da oporretara joan eta hau itxi…
Zure lagun askok azoketara joateariutzi diotela aipatu duzu. Horrek pena emango dizu.
Pena handia ematen du, bai. Zenbat etasaltzaile gehiago, orduan eta saltsa handiagoa eta erosle gehiago.
Zer egin daiteke azokak indartzeko?
Azoketara erostera joan. Etekin handiadagoela ikusiko balu, jendea baserrian lan egiten hasiko litzateke.Toki guztietan denetik dagoenez, toki guztietan erosten da.
Zergatik joaten zara Ordizia, Legazpieta Zumarragako azoketara eta ez beste batzuetara?
Gertuen ditugunak dira. Horietan hasiginen eta horietan jarraitzen dugu. Udan Aretxabaletara ere joatennaiz. Niretzat azoka oso ona da, ni bainaiz bertara joaten denbaserritar bakarra.
Lehiaketetara ere aurkezten zara.
Neguan horretan ibiltzen gara. Altsasunhasten gara. Ondoren, Zumarragara, Donostiara, Elgoibarrera etaDebara joaten gara. Fruta eta barazkiak aurkezten ditugu. Zumarraganbi sari lortu ditugu, Urretxun beste bi, Donostian hiru eta Altsasunbat.
Sekreturik ba al dago?
Lan asko egin behar… Gainera, geroeta jende gutxiago dago horrela ibiltzeko prest. Sagarrondoari kasugutxi egiten badiozu ale txikia ematen du eta txikiarekin ezin dainon aurkeztu. Sagar handiak lortzeko, berriz, zuhaitzari kasu eginbehar zaio: kimatu, simaur pixka bat bota…
Zergatik gustatzen zaizu horrenbestelan hau?
Baratzean aritzea etxetik kanpo lanegitea baino egokiagoa iruditu zitzaidan eta, egia esan, gustura biziizan naiz. Gainera, azokan saltzea ere beti gustatu izan zait.
Zer da gogorrena?
Ereitea. Saltzea samurragoa da. Feriabatean saltzen ez dena hurrengoan saldu daiteke.
Luzaroan jarraitzeko asmoa al duzu?
Luzaroan zaila da, dagoeneko urte askoditugu eta… Guk ez dugu datarik jarriko: ahal bitartean jarraitukodugu.
Seme-alabek ez al dute jarraitzekoasmorik?
Hiru seme-alaba ditugu: seme bat eta bialaba. Hirurek etxetik kanpo lan egiten dute, baina asko laguntzendigute. Izan ere, baserrian pertsona bakar batek ez du ezer egiterik:esku asko behar dira. Seme-alabek ere asko maite dute baserria, bainahemengo lanarekin jarraitzea zaila izango da. Egia esan, nahiago duteurek hemengoa baino bizimodu erosoagoa aukeratzea.
Miren Apaolaza eta Bert Stroud:“Dagoeneko handizkarien biltegi gehienak txinatarren esku daude”
Miren Apaolaza urretxuarrak eta BertStroud ingelesak Donostian ezagutu zuten elkar. Handik gutxira Asiarajoan ziren eta kontinente hau asko gustatu zitzaien. Denboraldi batezbertan bizitzea erabaki zuten eta, bizitza aurrera ateratzeko kaleansaltzen hasi ziren. Ordutik 20 urte baino gehiago pasatu dira.Besteak beste, eurek diseinatutako arropa saltzen dute: bai dendetaneta bai azoketan. Larunbatero Zumarragako plazan izaten dira.
Nolatan hasi zineten kale-saltzailelanetan?
20 urte baino gehiago pasatu diraordutik. Irakasleak ginen eta elkar ezagutu eta gutxira Tailandia etaBirmaniara bidaia egin genuen. Borobila izan zen: astebete Irrawaddyibaitik nabigatzen, sei egun Tailandiako junglan trekking egiten,astebete Koh Samui irlako hondartza batean kokondoen azpianetzanda… Gainera, Bangkok hiria munduko tokirik exotikoena irudituzitzaigun. Bueltan urtebeteko eszedentzia amesten genuen. Asiara itzuli nahi genuen, baina nolaegin ia dirurik gabe?
Eta zer egin zenuten?
Bert-en ikasle batek Japonianingelesezko irakasleak behar zituztela esan zigun. Motxilak gorainobete, Tony Wheeler-en gidaliburua irakurri eta abiatu egin ginen…Gure asmoa bertan urtebete pasatzea zen, baina bederatzi urte emangenituen: batez ere Tokion. Bert-ek ingelesa irakasten zuen eta nikhasieran euskara eskolak eman nituen Waseda Unibertsitatean. Hiruikasle nituen. Gaztelera eskolak ere eman nituen. Azkenean, gureostatuan bizi ziren gainontzeko etorkinak bezala, azoketan saltzenhasi nintzen. Gustura, gainera. Ordurako nire ahizpa Itzi eta anaiaYoneli hemen ziren. Baita Bert-en anaia gazteena ere.
Zer saltzen zenuten?
Hasieran bidaietan aurkitzengenuena: Egiptoko papiroak, Tailandiako zilarra, Toledokodamaskinatua… 1991an Indonesiako Bali irlara joan ginen. Hura ereizugarri gustatu zitzaigun eta gainera gure negoziorako interesgarriairuditu zitzaigun. Ordutik hango arropa, txapelak, poltsak…saldu ditugu: hasieran Japonian eta 1997tik hona hemen. Izan ere,aipatutako urte horretan Donostiara itzuli ginen.
Zer moduz ordutik?
Zen lorategiak egitetik bizi nahi nuen,baina zaila da. Irakaskuntzan edo beste norbaitentzako lan egiteabaztertu ondoren, gure marka eta mikroenpresa erregistratu genituen:Tool Factory. Ordutik Baliko eskulangintza, arropa eta osagarriaksaldu ditugu dendaz denda. Gustura ibili gara, baina azken urteotanbezeroen erdia galdu dugu.
Zergatik?
Alde batetik, eskaintza etengabeberritu behar da (ez da olibak edo bakailaoa saltzea bezala) eta osozaila beti asmatzea. Gainera, ez dago bezeroen dendetatik gertuaparkatzerik isuna jaso gabe. Nola egingo ote dute Zara etaCortefieleko banatzaileek? Horren adibidea Zumarragan bertan dugu:Piedad kalea berritu dute, baina karga eta deskargarako tokia jartzeaahaztu zaie. Bestalde, denda hippy tradizional asko itxi egin diraedo beste era bateko arropa saltzera pasatu dira: marka ezagunak edotxinatarren biltegietako jeneroa.
Txinatarrak lehia gogorra al dira?
Aurten Parisera eta Madrilera joan garaazokan saltzeko arropa bila eta dagoeneko handizkarien biltegigehienak txinatarren esku daudela ikusi dugu. Europako arropaindustria pikutara joan da, ez baitago txinatarrekin lehiatzerik:merke saltzen dute, oso langileak dira, gobernuen babesa dute, azkarikasten dute… Bisitatu genuen azken biltegiak egunero 20.000eurotik gora saltzen duela kalkulatu genuen. Ondorioz, denok jantzieta osagai berberak ditugu salgai. Txinako arropa bakarrik saltzearibeste arrisku bat ere ikusten diot: oraingoz bertakooi salmenta uztendigute, baina hasieran Todo a Cien delakoak hemengo jendearen eskuzeuden eta gero eurak hasi ziren denda horiek kudeatzen. Arropadendekin berbera gerta daiteke. Paris eta Londonen dagoeneko txinatargazteen boutique dotoreak ikus daitezke.
Zer egin duzue egoera berri honetaraegokitzeko?
Bezeroak galtzen ari ginenez, azoketansaltzea aukera egokia iruditu zitzaigun. Berehala ikusi genuenartisau azoketan ez ginela sartuko. Izan ere, hemen diseinatutakogauzak saltzen ditugun arren, kanpoan egiten dira. Orduan,udalek antolatzen dituzten asteroko azokekin saiatu ginen. Zeintzukdiren azokarik onenak? Eskaera bete eta hurrengo hilabeteanhastea daukazula esaten badizute, badakizu denbora galduko duzula.Zortzi edo hamar urteko itxaron zerrenda dagoela esatenbadizute, azoka ona den seinale. Donostian eskaera egin eta urte etaerdira sartu ginen han erroldatuta gaudelako. Zumarragan urtebeterasartu ginen ni Urretxukoa naizelako. Gainontzeko guztietan jaidaukagu: toki bat libratzen denean bertan erroldatuek dutelehentasuna. Berdin da hemengoa ala Tombuctukoa izatea, jeneroberezia saltzea edo gainontzekoek duten berbera ekartzea…
Ez al duzue sekula zuen denda irekitzeapentsatu?
Bai, baina Donostian alokairuak osogarestiak dira. Donostiako udaletxean babes ofizialeko lokala eskatunuen eta funtzionarioak martetarra banintz bezala begiratu ninduen.Baina hori ez da nik asmatu dudan zer edo zer: Gasteizko alde zaharradendarik gabe gelditu da Boulevard ireki zutenetik eta Udalak lokalbatzuk hartu ditu. Gure bezero bat horietako batera joan da etahilero 400 euro ordaintzen ditu. Donostia ez da Gasteiz, bainamobilizatzen garenerako berandu izango da…
Zer egin behar duzue orduan?
Udaberrian gure azoka propioa irekikodugu gure biltegian. Gune komertzial batean ez dagoenez, zer edo zeregin beharko dugu jendea erakartzeko. Plazan eta dendetan saltzendugun jeneroaz aparte trukerako txoko bat jarriko dugu.
Zein da zuen lanaren alderik gogorrena?
Azokan karpa muntatu eta desmuntatubeharra, euria, haizea, hotza… Eguraldiaz ari garela, elurra eginduen egunetan ez dute Zumarragako plaza garbitu. Ez garamultinazional handi bat, baina halakoak egitea ere… Gabonak aurrekobi igandeetan Donostian ez zen azokarik izan Realaren partidak orduberean zirelako. 100 postu izaten dira! Ba al dakizue zer esan zigunUdaleko azoka arduradunak: Reala Lehen Mailara igo dadin otoitzegiteko!
Eta zein da alderik gozoena?
Jende asko hurbiltzen da erostera.Bestalde, azoketan ordu gutxi egoten garenez, oso denbora gutxigaltzen da bezeroen zain.
Rueda lehengusuak: “Udalek ezgaituzte behar adina babesten: toki itxiak egokitu beharko lituzketeguretzat”
Rueda anaiak Extremaduratik etorriziren. Fabriketan hasi ziren lanean, baina gero euretako batekhestebeteak saltzeari ekin zion eta beste batek fruta saltzeari.Azkenean hiru anaiak elkartu egin ziren fruta saltzeko. Hamaikamerkatu ezagutu dituzte. Egun negozioa euren seme-alaben esku dago.Euretako laurekin hitz egin dugu: Constan, Txema, Jose Antonio etaJavirekin.
German Rueda, Constanen aita, izan zenazoketan lan egiten hasi zen lehena. “Nire aita goizetan azoketarajoaten zen hestebeteak saltzera eta arratsaldeetan Irimora joaten zenlanera. Hasieran karro bat erabiltzen zuen eta gero Dos Caballos baterosi zuen.
Hemengo fruta-saltzaile batsoldadutzara joan zen eta osaba Juanek haren negozioa hartu zuen.Horretarako Orbegozo lantegiko lana utzi zuen. Hala eman zituztenzenbait urte: bata hestebeteekin eta bestea frutarekin. Azkenean,elkartu egin ziren”, oroitzen du. Iaz 40 urte bete zituzten frutamunduan, Txema Ruedak ondo gogoratzen duen moduan. “Nire amakmaiatzaren 1eko 1969an hasi ginela esaten du”, beti.
Constan Ruedak lehen urteak osogogorrak izan zirela dio. “Urola kalean bizi ginen, zazpigarrensolairuan, eta etxe hark ez zuen igogailurik. Hasieran etxean bertangordetzen genuen azokan saldu beharrekoa eta ondoren Zelai Ariztikoetxe batean gela bat alokatu genuen. Aurrerago San Isidro kaleanbiltegia erosi genuen. Frutarekin lan gehiago zegoenez, 1972anhestebeteak saltzeari utzi genion”.
Ordutik, birritan biltegiz aldatu dute,dendak ireki dituzte, seme-alabek gurasoen lekukoa hartu dute…“Zortzi seme-alabetatik bostek honetan lan egiten dugu: guk laurokazoketan eta Maribelek dendan”.
Urte hauetan guztietan hamaika tokitansaldu dute. “Haurrak ginenean auzoz auzo joaten ginela gogoratzendut”, dio Txemak. Azokei dagokienez, Azpeitian, Ordizian, Urretxun,Legazpin, Zumarragan, Azkoitin, Aretxabaletan, Zumaian, Eskoriatzan,Zestoan, Beasainen, Tolosan… saltzen dutela diote. “Asterohamalau azokatara joaten gara: ostiraletan lautara, larunbatetan etaastearteetan hirutara, ostegunetan bitara eta asteazkenetan etaastelehenetan bakarrera”, azaldu dute. Horretaz gain, bi dendadituzte. “Dendak emakumeen esku daude. Guk jeneroa eramaten diegu,baina beraiek dute ardura”.
Fruta Mercabilbaotik ekartzen dute.“Hasieran Kalagorritik ekartzen genuen, gero Valentziara, Gironara,Lleidara, Zaragozara… joan ginen. Egun ia guztia Bilbotik ekartzendugu”. Eskaintza lehen baino askoz ere zabalagoa da. “Garai batenneguan laranjak, mandarinak, sagarrak eta madariak bakarrik ekartzengenituen eta egun, berriz, nahi bezainbeste artikulu. Urte guztianzehar denetik dago: izan ere, hego hemisferioan orain uda da etahandik ekartzen da. Hala, oraintxe bertan udako fruta eros daiteke.Guk gereziak bakarrik ekartzen ditugu, baina melokotoiak,albarikokeak, aranak… ere eros daitezke”.
Are gehiago, garai batean ezagutzen ezzituzten aldaerak ere saltzen dituzte. “Nork esango zigun guriduela 30 urte aguakateak saldu behar genituela? Kiwiak ekartzen hasiginenean ale bakoitzak 100 pezeta balio zuen. Banaka erosten zireneta kaxa bat bakarrik eskatzen genuen. Zeelanda Berritik ekartzenziren eta munduko gauzarik exotikoena iruditzen zitzaigun. EgunFrantzia eta Italiatik ekartzen dira”, azaldu du Txemak. Hala,kiwiak lehen baino askoz ere merkeagoak dira. Lekekin berbera gertatuda, egun gehienak Marokotik ekartzen baitira.
Beste gauza asko ere aldatu direladiote. Euren lana, adibidez, garai batean baino erosoagoa da.“Jeneroa munduko txoko guztietatik heltzen da, baina ia denaMercabilbaon erosten dugu. Lehen Lleidaraino joan behar izatengenuen, baina garaian garaikoa bakarrik ekartzen genuen. Egungertuagotik hemen garaikoa ez dena ere ekartzen dugu. Izugarria da:kamioiez ekartzen ez dutena, hegazkinez edo trenez ekartzen dute.Bestalde, baliabide asko ditugu. Lehen dena eskuz kargatzen genueneta fruta soltean ekartzen zen kamioietan: atea ireki eta laranjaklurrera erortzen ziren. Palekin jasotzen genituen”, gogoratzendute.
Batzuek garai hartan fruta gehiagojaten zela diote. Besteek ezetz. “Lehen orain baino toki gehiagotansaltzen da fruta. Gu hasi ginenean Eroskirik ere ez zegoen. Azoketanaste osorako erosten zuten eta orain, berriz, egun pare baterako”,azaldu du Txema Ruedak. Konpetentzia lehen baino gogorragoa denez,kalitatezko fruta ekartzearen aldeko apustua egin dute.
Ikusten denez, eskaintza,kontsumo-ohiturak… asko aldatu dira. Azokak, ordea, ez dira aldatu.“Lehen bezala, guk muntatu behar dugu postua. Udalek ez gaituztebehar adina babesten: toki itxiak egokitu beharko lituzkete guretzat.Eguraldi onarekin ez dago arazorik, baina beste batzuetan ez dago lanegiterik. Gehienentzat diru-iturri bat besterik ez gara. Dena den,Urretxuko Udalaren jarrera hobea dela esan behar da: bi hilean behingurekin elkartzen da, elurra egin zuenean plaza garbitu ziguten…Elurra kentzen ez duten herrietan euren herritarrei kalte egiten aridira!”, diote.
Dena den, azokako lana gustuko dute.“Bertako giroa atsegin dugu, nahiz eta neguan gogorra den. Gainera,saltzaileen artean harreman ona dugu”. Hala ere, etorkizuneanbertako fruta-saltzaileak ikustea zaila izango dela diote. “Gazteekez dute lan hau nahi. Izan ere, egunero lan egin behar da.Etorkizunean azoketan etorkinak bakarrik egongo dira”, amaitu dute.