BBBren (Batxilergo Bateratu Balioanitzaren) helburua ikasleen kultura eta giza prestakuntza zabaltzea eta unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko prestatu eta orientatzea da. BBB egiteko honako hauetako bat behar da: Eskola graduatua edo LH-I titulua.
Lehenengo bi ikasturteetan ikasle guztiek ikasgai berak dituzte; hirugarrenean honako bi aukera hauek izango dituzte; Letrak edo Zientziak.
BBB amaitutakoan, batxiler-titulua jasotzen da, eta honako ikasketa hauek egin ahal izango dira:
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI)
- Bigarren mailako Lanbide-Heziketa (LH-II)
- Beste ikasketa batzuk, hala nola, fotografia, diseinua, arte dramatikoa, e.a.
UBI-n lau aukera daude:
- A: Zientzia eta Teknologia
- B: Bioosasuna
- C: Gizarte-Zientziak
- D: Giza-Zientziak eta Hizkuntzalaritza
Ministerio-agindu ezberdinen bidez, unibertsitate-ikasketek UBIn egindako aukerarekin duten lotura ezartzen du. Lotura honek erlazio zuzena du unibertsitate-ikasketa ezberdinetako sarrerarekin.
Mari Paz Sacristan (Institutuko ikasketa orientatzailea)