Bertatik Bertara azokaren bigarren edizioa egingo dute larunbat honetan Zumarragako Zelai Arizti parkean. Zazpi ekoizlek parte hartuko dute. Ogia, sagarrak, eztia, barazkiak, oilaskoak, esnekiak eta txahal haragia salduko dituzte. Gainera, haurrentzako tailerrak eta haragi pintxoak egongo dira eta saskiak zozkatuko dituzte.
Azoka 09:00etan irekiko dute. Haurrentzako tailerrak, berriz, 11:00etan hasiko dira. Horretaz gain, Urretxuko Donardegi baserriko txahal bat erreko dute. Pintxoak euro batean jarriko dituzte salgai. Pintxoak erosten dituztenen artean bertako produktuak zozkatuko dituzte. Zozketa 14:00etan izango da.
Aurten zazpi ekoizlek parte hartuko dute. Itsasoko Haristizabal baserrikoek ogia eta sagarrak salduko dituzte; Gabiriako Baztarrika baserrikoek gazta; Urretxuko Aikur erle museokoek eztia, propolia eta argizaria; Zumarragako Martimuño baserrikoek barazkiak; Urretxuko Beain baserrikoek oilaskoak eta sagarrak; eta Urretxuko Agerre baserrikoek esnekiak eta baraz- kiak.
Horretaz gain, Zumarragako Leturiondo baserrikoek beraien eskaintzaren berri emango dute. Leturiondokoak txahal haragia saltzen hasi dira.
Aurkezpena
Bertatik Bertara azoka atzo eguerdian aurkeztu zuten Areizaga-Kalebarren plazan. Ekitaldian Aikurreko Aitor Otegik, Donardegi baserriko Mikel Elgarrestak eta Leturiondoko Aimar Alberdik parte hartu zuten.
Otegik azokaren helburua inguruko herrietan ekoizten diren produktuak erakustea dela esan zuen. Hala, Leturiondokoek beraien egitasmo berria ezagutzera emateko baliatuko dute. Zumarragako baserri honetan pirenaika arrazako behiak dituzte. Guztira, 20 bat buru. Orain arte Urretxuko eta Zumarragako harategiei saltzen zieten, baina hemendik aurrera salmenta zuzena ere landu behar dute. Bost kiloko loteak saltzen dituzte, 65 euroan. Lote horiek 600 gramoko zortzi pakete dituzte: xerrak, gisatzeko haragia, txuleta, haragi xehetua, saiheskia, zankarroia…
Iazko Bertatik Bertara azokan Leturiondoko txahal bat erre zuten eta arrakasta itzela izan zuen. Aurten, Donardegiko txahal bat erreko dute. «Gure ganadua lehiaketengatik ezagutzen dute, baina haragitarako arraza izanda (limusin arraza), komertzializazioa ere kontuan hartu beharra dago. Orain arte ganadua beste baserritar batzuei saldu diegu, baina hemendik aurrera beharbada buru batzuk zuzenean haragitarako salduko ditugu. Jende askok gure behiak politak direla eta ondo zainduta daudela esan digu, eta aurten lehenengoz beraien haragia probatu ahal izango da», aipatu zuen Elgarrestak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.