Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

ButaK 21 zineklubak dokumentalak emango ditu hiru ostegunetan

ButaK 21 zineklubak dokumentalak emango ditu hiru ostegunetan
urtarrila 16
16:20 2019

Hilaren 25ean Urretxu eta Zumarragako ButaK 21 zineklub taldearen 35. zikloa hasiko da. Ziklo hau berrikuntza garrantzitsu batekin helduko da:?fikziozko pelikulez gain, hiru dokumental emango dituzte. Emanaldi hauek ostegunetan izango dira, 20:30ean, Zelai Ariztin.

Lehen dokumentala hilaren 31n emango dute. Egun horretan Un dia mas con vida emango dute. Lan honetako protagonista Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarra da. Angolako deskolonizazioa nola bizi izan zuen azaltzen du. Raul de la Fuente nafarrak eta Damian Nenow poloniarrak zuzendutako pelikula honek ikusleen saria jaso zuen Zinemaldian. Gainera, Europako sarietan animaziozko pelikula onenaren saria irabazi zuen.

Urreiztieta eta Ugalde

Otsailaren 28an Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen emango dute. Dokumental honetako protagonista Lezo Urreiztieta da. Gizon honek ehunka pertsona salbatu zituen, Euskal Herria askatzeko atzerriko gobernuekin negoziatu zuen, 1936ko gerran armaz betetako 17 barku Bilboko portura eraman zituen eta Franco hiltzen saiatu zen, besteak beste. Martin Ugaldek hainbat solasaldi izan zituen berarekin 1975 eta 1978 artean, eta Martinezek grabazio horiek erabili ditu dokumentala egiteko.

Hirugarren eta azken dokumentala apirilaren 4an emango dute. Egun horretan Mudar la piel ikusteko aukera egongo da. Protagonistak ETAren eta Espainiako gobernuaren artean bitartekari lanak egin zituen gizon bat eta bera espiatzeko bere bizitzan sartu zen gizona dira. Traizionatu zuen arren, lagunak izan ziren. Bitartekaria Ana Schulz zuzendariaren aita zen.

Fikziozko pelikulei dagokienez, hamar emanaldi egongo dira. Guztiak 22:15ean izango dira, Zelai Arizti aretoan. Hilaren 25ean El reino emango dute, otsailaren 8an Carmen y Lola, otsailaren 15ean Cold war, otsailaren 22an Un asunto de familia, martxoaren 8an Viaje al cuarto de una madre, martxoaren 22an The rider, martxoaren 29an Bienvenida a Montparnasse, apirilaren 12an Dogman, apirilaren 26an Lazzaro feliz eta maiatzaren 24an Girl.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]