Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Eitzako skate parkearen inaugurazioan 50 bat patinatzaile elkartuko dira

Eitzako skate parkearen inaugurazioan 50 bat patinatzaile elkartuko dira
ekaina 15
10:46 2017

Larunbat honetan Zumarragako Eitza auzoko skate parkea inauguratuko dute. Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta 50 bat patinatzaile elkartuko dira.

11:30etik 12:45era nahi duten guztiek patinatzen ikasteko aukera edukiko dute. 12:45ean inaugurazio ekitaldia izango da. Mikel Serrano alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak parte hartuko dute.

Ondoren, lehiaketak hasiko dira. 13:00etan 12 urtetik beherakoak lehiatuko dira eta 14:00etan 15 urtetik beherakoak. Horien saioa bukatzen denean, atsedenaldia egingo dute bazkaltzeko. Bertaratutako guztiei ogitartekoak eta freskagarriak emango dizkiete. Bazkalorduan, nahi duten guztiek patinatzeko aukera edukiko dute.

16:00etatik aurrera 18 urtetik azpikoak lehiatuko dira eta 17:00etatik aurrera maila bereziko patinatzaileak. Gainera, arratsaldean zehar Marcelo Lusardi itsuak eta Hamzza gutxitu fisikoak erakustaldiak egingo dituzte. Azken hau Zumarragakoa da. 19:00etan sariak banatuko dituzte. Agresion Verbal hip-hop taldeak festa girotuko du, egun osoan zehar.

Zumarragako skate pistaren inaugurazio ekitaldian 50 bat patinatzaile elkartuko dira. Horietako batzuk kanpotik etorriko dira. Miranda, Iruña, Gasteiz eta Getxotik, besteak beste.

Zumagor kluba

Zumarragako_skate_parkea(1)Zumarragako patinatzaileek kluba eratu dute dagoeneko, Lazkaoko Goroskt klubaren eskutik. «Mutikoak Lazkaora joaten ziren eta, hemen pista egin dutenez, gure kluba sortzea erabaki dugu», aipatu du Daniel Chamadoira taldeko presiden-teak. Chamadoira kirol elkarteko patinatzaile gazteenaren aita da. Bere semeak, Aratzek, 9 urte bakarrik ditu.

Klubak hamabi kide ditu dagoeneko. «Ia denak 16 urte azpikoak dira. Lehiaketa askotan parte hartu dute jada eta horietako batzuetan sariak lortu dituzte. Oso ondo ari dira».

Kirol zuzendaria Sergio Piccolino da. «Bera da hau guztia martxan jarri duena. Presidente karguan herriko norbait behar zen eta ni jarri ninduten. Presidenteordea Jesus Prado entrenatzailea da».

Herritarrak klubeko kide izatera gonbidatu ditu. «Berriei hamar orduko ikastaroa eskaintzen diegu, goi mailako prestatzaileekin. Kirol hau oso go- mendagarria da. Haurrek eta gaztetxoek oso ondo pasatzen dute eta egun oso bat kirola egiten igaro ondoren, lasai-lasai egoten dira».

Zumagor klubeko kide egiteko, bi telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da: 674 755 362 (Daniel) eta 604 108 470 (Sergio).

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 7 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]