Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin
abendua 21
12:00 2018

Urretxu eta Zumarragako bizilagun talde batek Olentzero eta Mari Domingirekin ekintza herrikoia antolatu du Gabon iluntzerako.

18:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete Eitzan. Txokolate jana egingo dute eta haurren eskutitzak jasoko dituzte. Ekitaldi hau 19:00etan amaituko da. Ondoren, Areizaga-Kalebarren plazara jaitsiko dira. Bertan, 19:30etik 20:00etara, sua piztuko dute. Neguko solstizioaren hasierarekin lotutako ekitaldi hau kontalari batek gidatuko du, kanta eta dantza artean.

Ekitaldi hau bi herrietako talde ezberdinek antolatu dute. Helburua kultur ondarea berreskuratzea, ezagutzea eta transmititzea da. Baita herritarren arteko elkarlana eta hartu-emanak bultzatzea ere. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

Ekimenaren bultzatzailea Lepaka Urretxuko eta Zumarragako guraso taldea izan da. Talde honetako kideek, bi herrietako hainbat bizilagunek bezala, Gabon iluntzean ospakizun ekintza bat falta zela uste zuten.
Hori dela eta, Eitzako Jai Batzordearekin harremanetan jarri ziren. Izan ere, talde honek Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzen du aipatutako auzoan. Eitzako Jai Batzordea beraien ekintza aldatu eta herrigunean sortuko zen ekintzan parte hartzeko prest azaldu zen.

Hurrengo pausoa kultur taldeei deia luzatzea izan zen. Bilerara bi herrietako hamabi elkarte azaldu ziren.
Lehenengo bilera hartan hausnarketa bat egiteko beharra ikusi zen, baina aurten horretarako astirik ez zegoela ondorioztatu zuten. Aurten lehenengo harria jarri dute eta Gabonen ondoren hausnarketa prozesua martxan jarriko dute, eta etorkizunean zer nolako ekintza izan behar den zehaztuko dute.

Aurtengoaren prestaketan Lepaka taldea, Eitzako Jai Batzordea, Lekaio elkartea eta Gazte Asanblada inplikatu dira batez ere. Ekintza proposamen bat landu dute eta ondoren gainontzeko taldeekin batera forma eman diote.

Esan bezala, Areizaga-Kalebarreneko ekitaldian neguko solstizioaren hasiera ospatuko dute. Sua Gabonetako ikurra da. Garai batean abenduko solstizioan eguzkiaren itzulera ospatzen zen: egun horretatik aurrera, egunak luzatzen hasten ziren. Eguzkia ilunpeari nagusitzen zitzaiola uste zuten eta suak pizten zituzten hori ospatzeko

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 1 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]