Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxun

Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxun
apirila 03
10:10 2019

Ostiralean Sortzen Topagunearen 8. edizioa egingo dute Goierri garaiko enpresa haztegian. Jardunaldi honen helburua ekintzaileek elkar ezagutzea eta elkarrekin lan egitea da. Aurtengo edizioa ekonomia zirkularrari buruzkoa izango da.

Ekonomia zirkularraren helburua ekoizpenean ahalik eta material gutxien erabiltzea eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea da. Eredu ekonomiko hau gizartearekin, ingurumenarekin, klimarekin, jasangarritasunarekin eta ziklo produktiboekin arduratsua da.

Uggasa garapen agentzia ekonomia zirkularra lantzen ari da, bai enpresa handiekin eta bai ekintzaile txikiekin. Sei ekintzaile txikiri ekonomia zirkularra beraien negozioetan txertatzen lagundu die, Grunver enpresaren laguntzarekin. Sei horietako lauk beraien esperientziaren berri emango dute ostiraleko Sortzen Topagunean.

Egitaraua

Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Uggasako teknikarien aurkezpenarekin. Ondoren, Grunverreko Elisa Toscanok ekonomia zirkularrari buruz hitz egingo du. Jarraian, Tecnum-eko ordezkari batek hitz egingo du. Tecnum Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza eskola da.

Ondoren, ekonomia zirkularra lantzen duten hiru enpresatako ordezkarien txanda izango da: Eko-Rec enpresak PET ontziak autogintzarako eta elikagai mundurako eta oihalgintzarako produktuak egiten ditu; Ekolberrek bioplastiko degradagarria egiten dute ganaduaren larruarekin; eta Gomavialek pneumatiko zaharrak zapatentzako zolak egiteko erabiltzen ditu.

Bukatzeko, ekonomia zirkularrari buruzko tailerrean parte hartu duten eskualdeko lau ekintzaileren txanda izango da: Leire Santillan diseinatzailea (Ur), Jesus de la Cruz eta Josu Zipitria (Buen Bokado), Edurne Astigarraga (Martiamuno landetxea) eta Juanjo Aranburu (ATA harategia). Amaieran, 20:00ak aldera, mokadutxoa egingo dute hobeto elkar ezagutzeko.

Sortzen Topagunean nahi duten guztiek parte har dezakete. Izena emateko 943 72 58 31 zenbakira deitu behar da edo aamenabar@uggasa.eus helbidera idatzi.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]