Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

ELA sindikatuak Oskarbi zapata-dendak zazpi langile kaleratu dituela salatu du

ELA sindikatuak Oskarbi zapata-dendak zazpi langile kaleratu dituela salatu du
urria 25
12:55 2019

ELA sindikatuak Oskarbi zapata-dendak zazpi langile kaleratu dituela salatu du. Sei langilek eta ELAko ordezkari batek prentsaurrekoa eman dute gaur Urretxun.

Oskarbik (Egun O-Bi) hamabi denda ditu Gipuzkoan eta Bizkaian. “Enpresa handitzen joan den heinean, langileen lan baldintzak okerrera joan dira. Enpresa familiarra da, baina multinazionalek bezala jokatzen du”.

Kaleratutako langileetako batzuk 15 urte baino gehiago zeramatzaten lanean. “Enpresak arazo ekonomikoak dituela dio, baina gezurra da. Kaleratzeak errepresalia bat dira: langileak beraien baldintzak duintzeko antolatzen hasi diren momentuan, Oskarbik zazpi langile kaleratu ditu. Irailaren 29an langileek ELA sindikatuarekin bildu ziren. Bilera hartan enpresan jasaten duten prekarietateari aurre egiteko lehen urratsak eman zituzten. Hiru egunetara O-Bi enpresak zazpi pertsona kaleratu zituen”.

Langileek eta ELAk bide juridikoa hartu dute eta lan ikuskaritzara jo dute. “Guk profesionaltasun osoz tratatu ditugun bezero horiei hurrengoa esan nahi diegu: O-Bin erosketak egiten dituenak jakin dezala atzen zein motatako nagusia dagoen. Oskarbi izena langileen eskubideen urraketarekin lotua dago”.

Miriam Alustiza urretxuarrak bere esperientzia kontatu du. “Zumarragako dendako arduraduna izan nintzen. Nagusiari gauzak ez zihoazela ondo eta genero asko ez zela saltzen esan nion eta laguntza eskatu zidan. Hala, erosketez arduratzen hasi nintzen, berarekin batera. Iazko azaroan baja hartu nuen lan kargagatik, baina ahal bezain laister itzuli nintzen. Hemen gauden guztiok azala utzi dugu enpresaren alde. Gu gara enpresaren arrakastaren gakoa eta kaleratzeekin genuen pasioa desagertu egin da”.

Bukatzeko, eskerrak eman dizkiete elkartasuna adieraz dieten bezero eta bizilagun guztiei.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 5 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]