Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

ETBren sukaldaritza programa berria zumarragarren eskutik abiatuko da

ETBren sukaldaritza programa berria zumarragarren eskutik abiatuko da
ekaina 28
10:04 2019

ETBren sukaldaritza programa berria Zumarragan abiatuko da. Lehen bi saioetako protagonistak Zumarraga eta inguruko sukaldari eta ekoizleak izango dira. Bi saio horiek datorren astelehenean eta asteartean emango dituzte, 21:15ean.

Saioak Karabana du izena eta Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldariek aurkeztuko dute. Astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, iluntzeko Gaur Egun albistegiaren ostean. Herriz herri ibiliko dira euren sukalde ibiltariarekin eta herritarrekin tokiko platerak prestatuko dituzte, haien historia ezagutzen duten bitartean. Plater horiek prestatzeko pertsona alai eta saltseroak izango dituzte lagun, sukaldea eta gastronomia maite dutenak.

Euskal Herrian barrena ibiliko den Karabana saioaren platora lekuan lekuko jatetxe eta tabernetako sukaldariak, hornitzaileak, aurpegi ezagunak, lehiaketa gastronomikoetan parte hartzen dutenak, elkarte gastronomikoetako ordezkariak, amamaren errezetak ezagutzera emango dituzten bizilagunak… hurbilduko dira.

Herriko parajeak eta jaiak

Gonbidatuekin solasean aritzeaz gain, paraje kuttunen eta jaietako ekitaldien erreportajeak eskainiko dituzte. Gastronomiarekin lotutako bitxikerien eta intereseko gaien erakusleiho izango da programa.

Karabana saioak hainbat kolaboratzaile izango ditu: Izorne Luengo, Axpeko Akebaso jatetxeko sukaldaria; Santiago Rios, Mutrikuko Piper jatetxeko burua, eta Fernando Alberdi Getariko Dona Doni izozki dendako arduraduna, besteak beste.

Astelehenean estreinatuko da saioa ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen bi ataletan Zumarraga izango da protagonista. Bertako inguruko herrietako lagunek parte hartuko dute. Gonbidatu famatuen artean Gorka Zufiaurre aktorea, Ainhoa Sanz korrikalaria eta Xabier Zaldua aizkolaria izango dituzte. Horiekin batera, Bere karikatura egilea, Etxeberri jatetxeko Bixen Egiguren eta Osoa sukaldaritza eta ikaskuntza plataformako Vanessa Blazquez pasako dira Karabana saioko platotik.

Profesionalak izan ez arren, sukaldean primeran moldatzen diren bi bikotek ere parte hartu dute grabazioan: Jorge Andueza Pitu eta Tasio Urbegain, eta Biriki eta David Bilbao anaiak. Bestalde, Zumarragako bi elkarte gastronomikotako ordezkariekin egongo dira: Auzokoak elkarteko Agustin Aizpuru eta Aitor Fernandez eta Zumardiko Agustin Zabalo eta Antton Arratibel.

Zumarraga eta inguruko hornitzaileei dagokionez, Fernando Salegi eta Marilu haren emazteak buzkantzei eta txistorrari buruz hitz egingo dute, Baztarrika gaztandegiko Eli Elgarrestak gaztari buruz eta Aikur Museoko Aitor Otegik eztiari buruz. Itsasoko Hariztizabal baserriko Xabi Akizu eta Marilu Gardoki, eta haiei lekukoa hartu dieten Eneko Solana eta Itxaso Olabide ere hartuko dituzte gonbidatu Karabana saioan.

Elkarbanatu

Egileari buruz

admin

admin

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 2 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]