Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Euriak ez du zapuztu Iñaki Beitiaren aldeko omenaldia

Euriak ez du zapuztu Iñaki Beitiaren aldeko omenaldia
maiatza 19
19:50 2019

Eguraldia goibela izan arren, irribarrea aurpegian zutela iritsi dira Urretxuko Areizaga-Kalebarren plazara Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxako parte hartzaileak. Aurten 23. aldiz egin dute mendi martxa, eta euria barra-barra ari bazuen ere, berotasun berezia transmititu dute mendizaleek.

Goizean goiz irten dira parte hartzaileak Areizaga-Kalebarren plazatik, eta 31,5 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela duen ibilbidea egin dute. Irimora igo dira lehenik, eta Zazpi Puntak egin dituzte ondoren. Goierri, Deba Garaia eta Urola Kostako lurretan ibili dira mendizaleak.

Lasterketa amaitzean kamiseta bana eman die parte hartzaileei, eta gainera, mendiko materialaren zozketan parte hartu dute. Berezia izan da aurtengoa, izan ere, martxoan Beitia zenaren aita hil zen.

 

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]