Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Euskaraldia prestatzeko bilera, asteazkenean Zelai Arizti kultur etxean

Euskaraldia prestatzeko bilera, asteazkenean Zelai Arizti kultur etxean
maiatza 15
19:00 2018

Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia dinamika proposatu dute. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egun horiek fruiturik emango badute, aurretik egingo den lanketari esker izango da. Hori dela eta, herrietan lan taldeak eratu dituzte. Urretxu-Zumarragakoaren hurrengo bilera bihar (asteazkena) izango da: 18:30etik 20:00etara, Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.

Biharko bileraren helburua orain arte iritsi ez diren herritar eta elkarteetara iristea da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Euskaraldiaren helburua euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea da.

Parte hartzaileek bi rol izango dituzte aukeran. Ahobiziak euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo dieten lagunak dira. Baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere.

Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 3 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]