Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Ezkurdia txapelduna eta Xabier Erostarbe, Santa Lutzi eguneko pilota jaialdian

Ezkurdia txapelduna eta Xabier Erostarbe, Santa Lutzi eguneko pilota jaialdian
abendua 05
10:06 2019

Santa Lutzi egunean, urtero bezala, pilota jaialdia egingo da Ederrena pilotalekuan. 17:30ean hasiko da. Lehen partida binakako Promozio txapelketakoa izango da. Peña II eta Arangurenek Egiguren V eta Erostarberen aurka jokatuko dute. Bigarren partida binakako txapelketa nagusikoa izango da. Bengoetxea VI eta Mariezkurrena, Ezkurdia eta Martijaren aurka lehiatuko dira. Ederrenara hurbiltzen direnek lau t’erdiko txapelketa irabazi berri duen Joseba Ezkurdia ikusteko aukera izango dute, beraz. Sarrerak entradasfronton.com webgunean jarri dituzte salgai. Partida egunean leihatila 16:30ean irekiko da.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 7 =


Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]