Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Flavio Banterla musika eskolako irakasleak Stephen Hawking zientzilariari Valentzian egingo dioten omenaldian joko du

Flavio Banterla musika eskolako irakasleak Stephen Hawking zientzilariari Valentzian egingo dioten omenaldian joko du
uztaila 10
16:18 2019

Flavio Banterla Urretxu eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako irakasleak Stephen Hawking-i Valentzian egingo dioten omenaldian joko du.

Omenaldi hau bihar izango da, Valentziako Zientzia Museoan. Ekitaldia GR22/AMALDI13 kongresuaren baitan antolatu da. Kongresu honetan erlatibitatearen, grabitazioaren eta uhin grabitazionalen inguruko mundu mailako adituak parte hartzen ari dira.

Bihar gaueko gala afarian Stephen Hawking zientzilari eta dibulgatzaile ingelesa omenduko dute. Omenaldiaren amaieran Banterlak L.I.G.O. kanta joko du. L.I.G.O uhin grabitazionalak detektatu zituen behatokiaren izena da. Bertako lan taldeak fisikako Nobel saria irabazi zuen 2017an, aurkikuntza honi esker.

Banterlaren kantak, Mystic Pop (Warner Music/BMG 2018) diskokoa, bi zulo beltzen arteko istorioa kontatzen du. Bi zulo hauek bat egiteko zorian daude eta horrenbestez sekulako energia libratuko dute eta gure planetan espazio-denbora dar-dar batean jarriko dute.

Banterla italiarra da eta Erasmus egitera etorri zen Donostiara, Paduako unibertsitatetik. Euskal Herria asko gustatu zitzaion eta bertan gelditu zen. Egun, Sekundino Esnaola Urretxu eta Zumarragako musika eskolako irakaslea da.

Pop musika egiten du, orkestra moldaketekin eta musika elektronikoarekin. 60ko hamarkadako musika italiarraren antzekoa da, baina musika elektroniko ukituak ditu. Hitzei dagokienez, gai existentzialak gustatzen zaizkio.

Bere lehen diskoak arrakasta izan du. Donostiako FNAC-en eta Tabakaleran eta Madrilgo Reina Sofia museoan jo du, besteak beste. Gainera, bere abestiak irrati askotan jarri dituzte. Valentzian joko duen abestiak 300.000 entzunaldi baino gehiago ditu dagoeneko Spotify-n.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 3 =


Iruzkin berriak

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]