Gainzuri ikastetxeak Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatu ditu ikasleen artean
Goierriko ikastetxeak Berria, Goiberri eta Goierriko Hitzaren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du: urtero Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatzen ditu familien artean.
Lau harpidetzak zozketan parte hartzeko izena ematen duten familien artean zozkatzen dituzte. Aurtengo irabazleak Ekhi Lete (HH5), Alane Ayelen Alvarez (LH2), Aitana Estonba (LH4) eta Ander Altuna (LH5) dira. Argazkian Alane Ayelen, Ander eta Ekhi ageri dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide