Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierri elkarteak nesken boleibol taldea izango du datorren denboraldian

Goierri elkarteak nesken boleibol taldea izango du datorren denboraldian
maiatza 07
12:26 2019

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde pauso txiki asko eman dira azkenaldian. Baita kirol munduan ere. Geroz eta neska gehiagok egiten dute kirola eta geroz eta oihartzun handiagoa dute. Asteburuan, adibidez, 1.500 lagun baino gehiago joango dira Granadara Realaren nesken taldea ikustera. Gure herrietan ere aurrerapauso handiak ematen ari dira. Datorren denboraldian Goierri elkarteak boleibol taldea izango du lehenengoz eta talde hau neskek osatuko dute. Aitzindariak izango dira, beraz.

Taldearen sustatzailea Anne Zufiaur 22 urteko gaztea izan da. «Unibertsitatean boleibolean jokatzen genuen eta ikasketak bukatu genituenean ez genuen jarraitzeko aukerarik. Lagun batek eta biok jokatzen jarraitzeko gogoa genuen eta Goierri kirol elkartearekin harremanetan jarri ginen. Babesa eman digute eta eskertzekoa da. Izan ere, ezin gara federatu, klub baten babesean ez bada. Eta klub bat martxan jartzea oso zaila da».

Goierri kirol elkartearen boleibol taldeak 18 jokalari ditu dagoeneko. «Lagunak animatu nituen eta ahizpak ere jokatzea erabaki zuen. Gainera, kartelak jarri ditugu, sare sozialak erabili ditugu…», azaldu du.

Orain, entrenatzailea behar dute. «Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasi dutenekin harremanetan jarri gara, eta karreran ez dutela boleibola asko landu esan digute. Federazioari entrenatzailea eskatu diogu, baina oso zaila da kanpoko norbait Urretxura etortzeko prest egotea. Gertuko norbait behar dugu. Ea norbait animatzen den», aipatu du.

Uztailera arte larunbatetan entrenatuko dute: 10:00etatik 12:00etara. Irailetik aurrera, astegunetan entrenatuko dute. Neskak boleibolean jokatzera animatu ditu Zufiaurrek. «Proba dezatela. Oso kirol polita da. Nik beti gustuko izan dut, baina umetan ikastolako gimnasia eskoletan bakarrik jokatu nuen boleibolean. Unibertsitatera joan nintzenean boleibol taldean izena ematea erabaki nuen eta oso gustura aritu nintzen», amaitu du.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 2 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]