Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierriko emakumeekin egindako argazkiak, emakumeen etxean ikusgai

Goierriko emakumeekin egindako argazkiak, emakumeen etxean ikusgai
otsaila 20
09:18 2020

Nathalia Heim artista argentinarrak Goierriko 18 emakumeri egindako argazkiak ikus daitezke.
Heimek emakumeek beraien lurraldearekin duten lotura aztertu zuen.

Goierri garaiko emakumeen etxean Nathalia Heim artista argentinarraren argazki erakusketa ireki dute. Erakusketa honek Lurraldeak [Territorias] du izenburua eta martxoaren 31 arte egongo da bertan. Ezkioko Igartubeiti baserri museoan uztailean antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren ondorioa da. Heimek 30 egun eman zituen bertan eta denbora horretan Goierriko 18 emakumeri elkarrizketak eta argazkiak egin zizkien.

Heimek 18 emakume hauek beraien lurraldearekin duten loturari buruz hausnartu zuen. Guztiei elkarrizketak egin ondoren, bakoitzak bere inguruarekin duen lotura argazki batean jaso zuen. Erretratu horiek emakume horiek elkarrizketetan esandakoaren interpretazio poetikoa dira.

Heim-ek burututako lana Patrim+ egitasmoaren egonaldi programa esperimentalaren parte da. Egonaldi hauek Pirinioetako bi aldeetako hiru interpretazio zentro eta museotan egin ziren: Couserans-ekoan (Ariege, Frantzia), Graus-ekoan (Huesca, Espainia) eta Igartubeiti museoan.

Argazkiak Igartubeitin egon ziren ikusgai eta martxoaren 31a arte Goierri garaiko emakumeen etxean egongo dira. Erakusketa ostiralean ireki zen. Inaugurazioa baino lehen txokolate-jana egin zuten. Helburua emakumeen etxea erabiltzen dutenek elkar ezagutzea izan zen.

Izan ere, geroz eta gehiago dira bertako ikastaro eta taldeetan parte hartzen duten Goierri garaiko bizilagunak, baina askok ez dute elkar ezagutzen. Goierri garaiko emakumeen etxea Urretxuko Pagoeta auzoan dago, haur eskola zegoen tokian. Aurki lehen urteurrena egingo du.

Zerbitzu asko eskaintzen dituzte bertan. Jabekuntza eskolako ikastaroak, adibidez. Gainera, hainbat talde daude: emakume musulmanena, etorkinena, edertasuna galdu gabe zahartu nahi dutenena… Koordinadora Feministak eta Legazpiko Matraka talde feministak bertan egiten dituzte bilerak eta Alarma Morea taldeak bertan entseatzen du. Horretaz gain, Berdintasun teknikariek emakumeen etxean lan egiten dute eta zerbitzu juridikoa eta psikologikoa eskaintzen da.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 2 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]