Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierriren saskibaloi sailak luxuzko ekitaldiak antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko

Goierriren saskibaloi sailak luxuzko ekitaldiak antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko
otsaila 07
21:10 2019

Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailak 50. urteurrena ospatuko du aurten. Primerako ekitaldi sorta antolatu dute. Egitaraua gaur arratsaldean aurkeztu dute.

Hasteko, Aldiri kiroldegian lehen bi denboraldietako jokalariak elkartu dira. Taldearen lehen urte haietaz hitz egiteaz gain, argazkiak atera dituzte.

Ondoren, udaletxean, urteurreneko egitaraua aurkeztu dute. Ekitaldian, German Monge Euskadiko federazioko lehendakariak, Leire Aranburu Gipuzkoako federazioko lehendakariordeak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute. 50 urte hauetako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta presidenteak ere egon dira.

Horra hor urteurreneko ekitaldiak:

  • Martxoak 15: Argazki erakusketa irekiko dute.
  • Apirilak 5: Juanma Lopez Iturriaga eta Juan Antonio San Epifanio saskibaloi jokalari  ohiekin solasaldia.
  • Apirilak 6: Goierri-Ordizia derbia.
  • Maiatzak 1: Urte luzetan Real Madrileko bigarren entrenatzailea izan den Angel Jareñoren ikastaroa.
  • Maiatzak 11: Goierrik lagunarteko partida jokatuko du goi mailako talde baten aurka.
  • Maiatzean (eguna zehaztu gabe dago): Amaia Valdemoro saskibaloi jokalari ohiaren hitzaldia.
  • Ekainak 14 eta 15: 3×3 saskibaloi txapelketa.
  • Ekainaren 17tik 21era: jokalari beteranoen txapelketa, Aldiri kiroldegia ireki zen arte Gernikako Arbola plazan antolatzen zirenak gogoratzeko.
  • Irailak 14: FIBA2K19 txapelketa, Euskal Encounter-en eskutik.
  • Urriak 12: taldearen historia jasotzen duen liburuaren aurkezpena eta bazkaria.
  • Abenduak 6-8: erkidegoetako kadete eta haur mailako selekzioen txapelketa.

IMG_6482 IMG_6486 IMG_6512 IMG_6516 IMG_6530 IMG_6534 IMG_6535 IMG_6541

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Makenri
    Makenri otsaila 08, 18:55

    Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, Epi eta Valdemoro Maizpideko barnetegira apuntatu ezean. Ikastaroa ere, Jareñok espainolez, pentsatzen dut. Egun badaude saskibaloi jokalari euskaldun profesionalak (Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi, neskak ere nik ez ezagutu arren badira bat baino gehiago 1.mailan jokatzen dutenak), saskibakoi kazetari eta analista euskaldun trebatuak (Urbis, De la Fuente, Ainara Arratibel, Danel Agirre, Joseba Sanchez, Arritxu Iribar, Imanol Magro…), Goierrin jokatu eta ondoren beste kirol batzuetan punta-puntan dabiltzanak (Igone Campos, adibidez), … Aukerak badaude, ukaezina da, baina borondate pixka bat ere behar da. Goierrik ere euskarazko eskaintza bermatu behar duela iruditzen zait, herriko elkarte erreferenteetako bat izanda eta hainbeste gazte (euskaldunekin) tartean. Hartu ezazue kritika eraikitzaile bezala, oraindik garaiz gaude eta.

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 3 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]