Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Hainbat gizarte eragilek eta herritarrek hilaren 30eko grebarekin bat egin dute

Hainbat gizarte eragilek eta herritarrek hilaren 30eko grebarekin bat egin dute
urtarrila 24
11:50 2020

Hainbat gizarte eragilek eta herritarrek hilaren 30eko grebarekin bat egin dute. Atzo arratsaldean argazkia egin zuten Gernikako Arbola plazan eta herritar guztiei grebarekin bat egiteko gonbitea luzatu zieten. Lan, bizitza eta pentsio duinen aldeko greba eguneko ekitaldien berri ere eman zuten. 09:00etan Areizaga-Kalebarren plazan elkartuko dira eta bi herriak zeharkatuko dituzte lanean ari diren herritarrei greba egiteko arrazoiak azaltzeko, 11:00etan Areizaga-Kalebarren plazan elkartuko dira Donostiako manifestaziora auto-ilaran joateko (manifestazioa 12:30ean izango da) eta 17:00etan musika, txokolate-jana eta haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira Zumarragako plazan. Gainera, mural bat margotuko dute. 19:00etan manifestazioa egingo dute, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta.

Horra hor Gotzon Aranburuk grabatutako bideoa:

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 9 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]