Bere neskalaguna poloniarra da etaGdansk hirian bizi da. Finantza-analista eta gaztelera irakaslea da.
Zer diozu zure familiaz?
Aitona-amonak Valladolidetik etorriziren. Aitonak Orbegozon lan egiten zuen eta Itsason bizi izan ziren.Hala, nire aitak primeran hitz egiten du euskaraz. Seme bakarra da,Legazpin lan egin zuen eta urte askotan Urola taldeko zuzendaritzakokidea izan zen. Bere enpresa itxi zenean kamioi garbiketa tailerraizan zuen Santa Lutziko gasolindegiaren ondoan. Bere garaianGaleperra elkartearen eta UGT sindikatuaren tabernak hartu genitueneta ama sukaldari lanetan aritu zen. Lau anaia gara.
Nola oroitzen duzu zure haurtzaroa?
Leturiatarren plazan bizi ginen etaondoren Elgarrestamendira joan ginen. La Salle-Legazpi ikastetxeanegin nituen ikasketak. Batxilergoko lehen bi mailak egin ondoren,Mekanika ikasi nuen. Lanbide Heziketa bukatzeko asmoa nuen, bainalanean hasi nintzen eta ikasketak utzi nituen. Bilboko mekanizatuenpresa batean lan egin nuen. Ondoren, hiru bat urtetan, Galeperraelkarteko tabernan eta Oñatiko enpresa batean aritu nintzen.Lagun bat Edinburgon bizi zen eta bertara joatera gonbidatu ninduen.Hamar urte pasatu dira ordutik. Toki berri bat ezagutzeko eta girozaldatzeko asmoz joan nintzen, baina ez nintzen itzuli. Ordura arte eznintzen herritik atera, baina hemengo bizimoduak ez ninduenasebetetzen.
Zerk bultzatu zintuen han gelditzera?
Hasieran dena berria eta kitzikagarriada. Toki berriak eta jende berria ezagutu nituen eta probatzeaerabaki nuen. Gauzak gaizki ateratzen bazitzaizkidan etxeraitzultzeko aukera nuen. Ez nekien ingelesez hitz egiten eta hasieraninork nahi ez zituen lanak hartu behar izan nituen. Halako bateanzortea izan nuen eta jatetxe batean hartu ninduten. Barran lan egitennuenez, ez nuen bezeroekin hartu-emanik. Zerbitzariek eskariakidatzita ekartzen zizkidaten eta nik horiek irakurri eta edariakprestatu behar nituen. Hasieran gogorra izan zen, jatetxea frantsesabaitzen. Edari guztien izenak ikasi behar izan nituen, bai frantsesezeta bai ingelesez. Baina jendeak asko lagundu zidan eta, gainera,ingeles eskoletara joan nintzen. First Certificate titulua lortzekoazterketa egin ez izanaz damu naiz. Bi urte eta erdi eman nituenEdinburgon.
Zergatik utzi zenuen Eskozia?
Behin tokiak ezagutzen hasita…Eskozian zehar asko bidaiatu genuen, baina jendeak beste tokibatzuetaz hitz egiten zidan eta jakinmina piztu zitzaidan. BetidanikAustraliara joateko gogoa nuen eta Edinburgon aurreztutako diruarekinurtebeterako joatea pentsatu nuen. Baina nire lagunak beste tokibatzuk ere ezagutu nahi zituen eta munduari bira ematea eta bigeldialdi egitea erabaki genuen: bata Tailandian eta besteaAustralian.
Zer moduz Tailandian?
Sei hilabete eman genituen bertan. Ezgenuen lanik egin, bidaiatu eta gozatu soilik. Suarekin malabarismoaegiten ere ikasi genuen. Tailandia herrialde oso ederra da, bainahiru hilabete igaro ondoren dena berdina dela iruditzen zaizu. Jendeaoso ondo portatu zen eta janaria zoragarria zen, baina Australiarajoan nahi genuen. Lan egiteko bisa lortzea oso zaila denez, turistabisarekin joan ginen. Diru gutxi genuen eta Tailandian zilarra erosigenuen Australian saltzeko asmoz. Eskozian ez zitzaigun ezer faltaeta hura, berriz, abentura izan zen.
Ez al zeundeten urduri?
Ez. Motibagarria zen. Eguna igarotzekoadina diru besterik ez genuen, ahal genuen bezala joaten ginen tokibatetik bestera, ahal genuen tokian lo egiten genuen… Lanik ematenez zigutenez, malabarismoak egiten genituen. Ikusleei ezin geniendirurik eskatu, eurek ematea itxaron behar genuen. Malabarismoakeginez eta zilarra salduz bizirautea lortu genuen. SydneytikBrisbanera joan ginen eta han itsasontzi batean lan egin genuenjanaren eta ohearen truke, baina nagusia turistei baleak erakusterajoan zen eta ezer gabe utzi gintuen. Paperik gabe fruta jasotzen lanegin zitekeen toki batera joan ginen, baina legea aldatu zuten etapaperak eskatu zizkiguten. Ondoren, turistek herrialde hura zeharkatuondoren utzitako furgonetak merke eros daitezkeela jakin genuen.Brisbanera itzuli nintzen bat erostera eta, ondoren, laguna hartu etaiparraldera joan ginen. Toki asko ezagutu genituen. Hondartzetan etasoroetan lo egiten genuen, surflarien hondartzetan dutxatzen ginen…,banandu ginen arte.
Zer egin zenuen banandu zinetenean?
Brisbanera joan nintzen furgonetasaltzera. Bidean motorra hautsi zitzaion eta kilometro eta erdi eginnuen furgonetari bultzaka. Gasolindegi batera iritsi nintzen etakutxazain automatikoa ez zebilen. Horren etsita ikusi ninduten, nonkafe bat eta ogitarteko bat eman zizkidaten. Azkenean garabiak herribatera eraman ninduen eta bertan egun batzuk eman nituen: motorra konpondu zuten arte. Hoteleko tabernan lagun batzuk egin nituen etaEuskal Herrikoa nintzela esan nienean San Fermin jaiak ezagutzennituen galdetu zidaten. Baietz esan nienean, aluzinatu egin zuten:autoa utzi zidaten, euren etxera eraman ninduten entzierroatelebistan ikustera… Oso ondo portatu ziren nirekin.
Zer egin zenuen ondoren?
Tailandian mexikar bat ezagutu nuen etamezu bat bidali nion Tailandiara itzultzeko asmoa nuela esanez.Berehala erantzun zidan, berak ere familiarekin hara joateko asmoazuela esanez. Nire anaia gaztea ere bertara joan zen. Ondoren,Eskoziara joan, Zumarragara itzuli eta Mexikora joan nintzen. Nirelagunak hegazkin ultrarinak ditu eta berarentzat lan egin nuen.Pilotatzen ikasi nuen, hondartzan turistei hegaldiak saltzen nizkien…Toki asko ezagutu nituen, baita Kalifornia ere. Mexiko erotzekoa da.Hiriburua asko gustatu zitzaidan, baina erraldoia da eta gauzaaskotara ohitu behar da: distantzietara, une oro jendez inguratutaegotera, tentu handiz ibiltzera… Bakarrik irteten nintzen kalera,galdu egiten nintzen eta jendearen laguntza lortzeko komeriak izatennituen: jendeak ez du edonorekin hitz egin nahi eta nik ere ez nuenedonor gelditu nahi.
Zenbat denbora egon zinen Mexikon?
Sei hilabete. Ondoren UGTren tabernahartu nuen dirua irabazteko eta hurrengo goi-denboraldian Mexikoraitzultzeko. Euri garaian ez du merezi bertara joatea.
Zer moduz moldatu zinen Zumarragaraitzuli zinenean?
Zumarragara etortzen naizenean ondopasatzen dut, oporretara etortzen bainaiz. Baina hemen bizitzea bestekontu bat da. Gauzak asko aldatu dira joan nintzenetik. Lagun askoezkondu egin dira eta seme-alabak izan dituzte, adibidez. Mexikotiketorri nintzenean hemengora ohitu nintzen, baian ez ninduenasebetetzen. Denbora gutxirako etortzen naiz beti eta familia etalagunak bisitatzeko soilik. Amak ez zuen Edinburgora joatea nahi,baina semea kanpoan izatera ohitu da. Lagunek lehen erotzat hartzenninduten, baina orain inbidia pixka bat ematen die egin dudanak. Ezdira herritik irten zaleak, baina nire eraginez bidaia batzuk egiteraanimatu dira.
Zer moduz moldatu zinen Mexikora joanzinen bigarren aldian?
Bikain. Mundu guztia oso ondo portatuzen nirekin. Gainera ultrarin pilotu titulua atera nuen eta haizeariburuzko guztia ikasi nuen. Ez nituen bidaiariak eramaten, bainahegazkinak muntatu eta desmuntatzen nituen, eraikitzaileentzat obrenargazkiak ateratzen nituen… Sei hilabeteren bueltan Europaraitzultzea erabaki nuen: dagoeneko 27 urte nituen eta etxetik gertuagoegon nahi nuen eta egonkortasun handiagoa izan nahi nuen.
Nora joan zinen?
Eskoziara itzuli nahi nuen, Edinburgoezagutu dudan hiririk onena baita. Baina ez nuen dirurik eta txartelmerkeena Londonera zen. Egia esan, moda gustuko dudanez, beti izandut London ezagutzeko gogoa. Ingelesa dakidanez, bankuan kontuadudanez eta gizarte segurantzako zenbakia dudanez, lana bilatzeaerabaki nuen. Baina espainiarrek ez dute ospe oso ona bertan etadenek lanik ez zegoela esaten zidaten. Erosketa batzuk egin etaEdinburgora joatea erabaki nuen. Erosketak egiten ari nintzela, azkensaiakera egin nuen. Oxford Streeteko pub batean sartu nintzen etajendea behar zutela esan zidaten. Bertan ezagutu nuen nireneskalaguna.
Denbora asko izan al zinen Londonen?
Neskalaguna Poloniara itzuli zen tesiabukatzera eta nik lanpostuz aldatu nuen. Jatetxe italiar bikainbatera joan nintzen. Tony Blair-en etxean izan nintzen, nire nagusiabere lagun ona baitzen eta catering-ez arduratzen baitzen. Jatetxeanarduradun postua nuen eta gustura nengoen, baina lan ordu asko zireneta nekatu egin nintzen. Gainera, neskalagunak Polonian lan onaaurkitu zuen eta bertara joatea proposatu zidan. Oraindik ez nuenbere familia ezagutzen eta joatea erabaki nuen. Hango bizimoduaIngalatarrekoa baino lasaiagoa da eta gustatu egin zitzaidan.Jatetxeko manager ikastaroa bukatzea eta ondoren Poloniara joateaerabaki nuen. Erabaki latza izan zen, Ingalaterran lanpostu onabainuen eta diru asko irabazten bainuen. Jatetxea bikaina zen.Italian sekula izan ez naizen arren, jatetxeari esker hango gauzaasko dakizkit.
Zer moduz Polonian?
Ia hiru urte daramatzat bertan.Polonieraz hitz egiten ikasi dut eta Thomson Reuters enpresanfinantza-analista naiz, baina bertara heldu nintzenean hiru hilabeteeman nituen langabezian: nik ez dut karrerarik eta han gehienekUnibertsitate ikasketak dituzte.
Nola lortu zenuen lanpostua?
Gaztelera eskolak ematen nituen etaakademia batean hartu ninduten. Lan erraza izango zela uste nuen,baina gaztelera irakastea nik uste baino zailagoa da eta neure buruaprestatu nuen. Gramatika ikasi behar izan nuen. Merezi izan zuen.Akademian Thomson Reuteres enpresarentzat lan egiten zuen Gasteizkomutil bat ezagutu nuen eta berak alde egin behar zuela eta gaztelerazzekien ordezko bat behar zutela esan zidan. Curriculuma bidali nueneta hartu egin ninduten. Thomson Reuters enpresatik irten ondorengaztelera eskolak ematen ditut.
Zein da zure lana Thomson Reutersenpresan?
Portugal, Espainia, Italia, Irlanda etaErresuma Batuko informazioa biltzen dut eta datu base batean jartzendut. Informazio hori inbertitzaileen esku jartzen dugu eta, hala,hauek denbora aurrezten dute. Poliki-poliki nire bizimoduak hoberaegin du. Dagoeneko poloniera menperatzen dut eta hori integratzekooso lagungarria da.
Nolakoa da bizimodua Polonian?
Hasieran jendeak ez du gertutasunikazaltzen. Neskek ez dute musu emanez agurtzen, eskua emanez baizik.Bestalde, adinekoei adeitasun handiz zuzendu behar zaie. Batzuetangehiegizkoa iruditzen zait, baina ohitzea da kontua. Poloniako arazoasoldatak dira.
Bertan gelditzeko asmoa al duzu?
Oraingoz bai, poloniera tituluaeskuratu nahi baitut.
Zer dio zure neskalagunak?
Gaztelera ikasten ari da. Badakiipurtarin samarra naizela, baina berari ere asko gustatzen zaiobidaiatzea. Duela gutxi Mexikon izan gara eta aurki Belgikara joangogara.
Ezagutu dituzun tokietatik guztietatik,zein aukeratuko zenuke?
Denetatik zer edo zer hartuko nuke.Esan bezala, Edinburgo ezagutu dudan tokirik zoragarriena iruditzenzait. Beharbada ezagutu nuen lehena delako izango da. Oso ondo pasatunuen eta jende oso interesgarria ezagutu nuen. Australiara ere itzulinahi dut, Zeelanda Berrira joateko hain zuzen ere. Ez litzaidakeAustralian edo Mexikon bizitzea gustatuko, oso urruti baitaude.Sekula ez zait ezer larririk gertatu, baina nork daki… Bidaiatzeagustatzen zait, baina dagoeneko egonkortasuna ere eskertzen dut.
Zumarragara itzuliko al zara inoiz?
Beti esan dut egunen batean Euskadiraitzuliko naizela, baina Donostiara izango da.
Zer hizkuntza hitz egiten dituzu?
Ingelesa, poloniera eta gaztelera.Orain italiera ikasten ari naiz. Euskaraz ondo hitz egiten ikasi ezizanaz damu naiz. Itzultzen naizenean euskara ikasiko dut.
Urte hauetan guztietan jende askoezagutuko zenuen…
Espainiarrekin ez elkartzen saiatzennaiz, tokian tokiko hizkuntza ikasi ahal izateko. Behin, Londonekoostatu batean, mutil espainiar bat jabeari zer edo zer azaltzensaiatzen ari zen eta ez zuen lortzen. Laguntzea erabaki nuen. Nongoazen galdetu zidan eta Donostiakoa nintzela erantzun nion. BerakZumarragako mutil batekin zegoela erantzun zidan. Ni ere Zumarragakoanintzela esan nionean, laguna esnatzera joan zen. Nire aitaren lagunbatean semea zen! Deitu genienean etxekoek aluzinatu egin zuten.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Snowboarding, kite surfing, karting,backgammon, argazkigintza… Bildumazalea ere banaiz. Billeteak etatxanponak eta bisitatzen ditudan herrialdeetako pospolo kaxak etakatiluak biltzen ditut. Tatuaiak ere bai… Lau ditut.
Herrialdeak ere bai…
Malasian, Txekian, Suedian, Frantzian,Alemanian… izan naiz. Udan Errusiara joan behar dut, autoz,lankideekin. Balkanak, Uzbekistan, Kazajistan… zeharkatuko ditugu.