Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Irrintzik bost erromeria eta bi jaialdi egingo ditu urteurrena ospatzeko

Irrintzik bost erromeria eta bi jaialdi egingo ditu urteurrena ospatzeko
abendua 08
12:53 2016

Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeak 50 urte beteko ditu 2017an eta ekitaldi sorta antolatu dute urteurrena ospatzeko. Bost erromeria, bi jaialdi eta bazkari bat antolatu dituzte, besteak beste.

Egitaraua atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Lehen erromeria urtarrilaren 15ean izango da: 12:00etatik 15:00etara Kalebarrenen.

Martxoaren 19ko erromeria ibiltaria izango da: 12:00etan elkartuko dira Zumarragako plazan eta ondoren bi herrietako kale eta plazetan dantza egingo dute. Hirugarrena Eitzako jaietan izango da: maiatzaren 14an, 18:00etan. Laugarrena, berriz, geltokiko jaietan egingo dute: uztailaren 9an. Azkena Agiñako jaietan izango da: azaroaren 11n, 18:00etan.

Erromeria horietan guztietan musikari ezberdinek parte hartuko dute: trikitilari, txistulari eta dultzaineroek. Helburua herritarrak dantzan jartzea da.

Jaialdiei dagokienez, lehenengoa apirilaren 8an izango da. Garai bateko dantzariek, egungoek, 50 urte hauetan Irrintzirekin jo duten musikariek eta kultur elkarteek parte hartuko dute. Jaialdi hori ere ibiltaria izango da: bi herrietako plazetan dantza egingo dute. Jaialdiaren ondoren lunch bat egingo dute. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira.

Bigarren jaialdia uztailaren 14an izango da. Antxiñako Ama txistulari taldekoekin batera egingo dute, elkarte horrek ere 50. urteurrena ospatuko baitu datorren urtean. Eguraldi ona egiten badu Zelai Arizti parkean izango da eta, bestela, Beloki pilotalekuan. Irrintziko egungo dantzariek parte hartuko dute.

Urretxuko Euskal Jaia

Urretxuko Euskal Jaian, berriz, inude eta artzainen konpartsa aterako dute. Egungo eta garai bateko dantzariek parte hartuko dute, Urolatarrak txarangarekin batera. Izena emateko, irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Dantzari edo figurante bezala har daiteke parte. Entseguak udan izango dira.

Bukatzeko, azaroan argazki erakusketa bat irekiko dute eta bazkaria edo afaria egingo dute Etxeberrin. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Garaiz jakinaraziko dute txartelak non erosi behar diren. Bestalde, aipatu kamisetak, poltsak eta jertseak salgai jarriko dituztela. Kamiseten prezioa 10 eurokoa izango da, poltsena 4koa eta jertseena 20koa.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 3 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]