Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Jaurlaritzak 120.000 euro eman dizkio Urretxuri merkataritza sustatzeko

Jaurlaritzak 120.000 euro eman dizkio Urretxuri merkataritza sustatzeko
urtarrila 17
15:18 2019

Eusko Jaurlaritzak 120.000 euroko diru laguntza eman behar dio Urretxuko Udalari, merkataritza sustatzeko. Diru horrekin Iparragirre plaza eta bere ingurua biziberritzen saiatuko dira, batez ere.

Iazko urrian Eusko Jaurlaritzak merkataritza arloko ekintzailetza sustatzeko diru laguntza programa onartu zuen, eta Urretxuko Udalak eskaera aurkeztea erabaki zuen. Izan ere, udalak ekintzaileei laguntzeko eta alde zaharra indartzeko plan bat abian du.

Denda kopuruak, behera

Azken hamar urteetan denda kopuruak behera egin du eta planaren helburua horri aurre egitea da: dendak ixteari aurre egin, eskaintza indartu, krisiak ahuldutako herriko guneak indarberritu eta kontsumo ohiturak aldatu.

Planak bi ardatz ditu. Alde batetik, ekintzaileei lagunduko diete. Bestetik, Iparragirre plaza eta bere inguruko kaleak indarberritzen saiatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaritzak urretxuarren egitasmoa begi onez ikusi du eta udal bati eman diezaiokeen diru laguntza handiena ematea erabaki du. 120.000 eurokoa, alegia.
Bestalde, Urretxu Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia prestatzen ari da. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren eta Bi-Tartean merkatari elkartearen babesa du. Helburua merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak finkatu eta sendotzea da.
Une honetan diagnostikoa egiten ari dira eta ondoren ekintzak finkatuko dituzte. Diagnostikoa prestatzeko bi inkesta egin dituzte: bata etxeetan eta bestea denda eta tabernetan. Inkesta horien bitartez, egungo egoera zein den ikusi dute eta beharrak zeintzuk diren jakin dute. Gainera, herritarren erosketa ohiturak ezagutu dituzte. Urtarrilean merkatariekin eta kontsumitzaileekin bilerak egiten ari dira. Ondoren, Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia idatziko dute.
Udalaren ustez, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak funtsezkoak dira herria egituratzeko, aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen baitute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 1 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]