Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

KKinzona eguna eta bazkide kanpaina

KKinzona eguna eta bazkide kanpaina
maiatza 10
17:37 2019

Larunbatean KKinzona Eguna ospatuko dute Urretxun. 12:00etatik aurrera irratsaio ibiltaria egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 14:30ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean. Apatxe, Fox eta Ziaboga tabernetan eta kkinzona.eus webgunean eman daiteke izena. Bazkalostean, musikarekin eta abestien hitzekin lotutako jolasak egongo dira. 18:30ean bertso poteoa egingo dute, gaztetxetik abiatuta. 23:00etan, berriz, kontzertua egongo da gaztetxean. Urretxu eta Zumarragako Fits taldeak eta Azkoitiko Dukkha taldeak joko dute. Fits taldeak Zaurgarriari diskoa aurkeztuko du. Sarrerak 5 euro balio du. Bukatzeko, DJ festa egongo da.

Aipatzekoa da, bestalde, KKinzona proiektu komunikatiboak bazkide kanpaina abian jarri duela. «Aurrean ditugun erronka desberdinetarako babes sozial eta ekonomikoa behar-beharrezkoa dugu», azaldu dute.
Irrati komertzial eta atzerakoiei, boteretsuei, matxistei, xenofoboei eta bankuei aurre egiteko,  «KKheroiak» behar dituzte. Bazkideak, alegia.

Larunbateko bazkarira joaten diren guztiak bazkide egingo dituzte, zuzenean. Bazkarira joaterik ez dutenek ere bazkide egiteko aukera dute, noski. Horretarako, 20 euro sartu behar dituzte Laboral Kutxako ES07 3035 0027 7902 7004 3363 kontu korronte zenbakian eta izen-abizenak jarri. Ondoren, izen-abizenak, helbidea eta helbide elektronikoa bidali behar dira info@kkinzona.eus helbidera.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 8 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]