Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

La Salle-Legazpikoek ‘Mamma mia!’ musikala antzeztuko dute bihar

La Salle-Legazpikoek ‘Mamma mia!’ musikala antzeztuko dute bihar
maiatza 09
19:52 2019

La Salle-Legazpi ikastetxeko 1. eta 4. DBHko ikasleek antzezlan musikatu bat prestatzen dute urtero. Ikasturte honetakoa Mamma mia! musikal eta pelikulan oinarritua dago. Hala, ABBA talde suediarraren abestiak dantzatuko dituzte. Antzerki saioa bihar (ostirala) izango da, 19:00etan, Zelai Arizti aretoan. Helduen sarrerak 5 euro balio du eta adin txikikoenak 3 euro. Jasotako dirua Urretxuko eta Zumarragako hainbat elkarteri emango diote.

La Salle-Legazpiko ikasleek gogo handiz prestatzen dute urteroko antzerki saioa. Asteartean arratsaldez entseatu zuten eta atzo, goizez eta arratsaldez.

Arduradunek gaztetxoek ilusio handiarekin lan egiten dutela diote. «Sorpresak izaten dira: lotsatienek protagonista izan nahi dute, eta egunerokoan lotsa gutxi dutenak ez dira protagonista izatera ausartzen».

Aurtengo antzezlanean protagonisten rola jokatuko duten ikasleak Aitor Cantero (Sam), Timi Cetanas (Sophie), Oihana Nuñez (Donna) eta Aimar Palmero (Sky) dira. Lauek, Nekane Ibarzabalekin batera, antzezlanari buruz hitz egin zuten atzo Goierriko Hitzarentzat.

Musikal hori egiteak ilusio handia egiten diela aipatu zuten. Gogor lan egin dute, dantza asko ikasi baitituzte denbora gutxian. «Dantza gustatzen zaigu eta ondo ari gara moldatzen».

Antzezlana prestatzen hasi aurretik, pelikula ikusi zuten. Pelikula hau historiako musikal ikusienetakoa da. Hamabi herrialdetan pelikula ikusiena izan zen eta ia 610 miloi dolar bildu zituen. Urrezko Globoetarako bi izendapen lortu zituen. Pertsonaia nagusien rolak Meryl Streep, Pierce Brosnan eta Colin Firth aktore ezagunek jokatu zituzten, besteak beste.

Musikala hamar urte lehenago estreinatu zen (1999an) eta dagoeneko 60 milioi ikusle baino gehiago lortu ditu eta 2.000 milioi dolar baino gehiago bildu ditu.

Bihar, lehenengoz, Zumarragan ikusi ahal izango da. Herriko gazteek antzeztuko dute, gainera. ABBAren 11 abesti dantzatuko dituzte eta amaieran ABBAren hiru abestirekin eta La Salleren heriotzaren 300. urteurrena gogoratzeko konposatutako kantarekin egindako nahasketa dantzatuko dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]