Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Luis Azpitarteren euskal sukalde batek liburutegia apainduko du Gabonetan

Luis Azpitarteren euskal sukalde batek liburutegia apainduko du Gabonetan
abendua 05
18:09 2019

Luis Azpitarte artistak baserri bateko sukaldea egin du okume xaflekin eta kartoiarekin, eta sukalde honek Urretxuko liburutegiko haurren txokoa apainduko du Gabonetan.

Azpitarte Zumarragan jaio zen 1935ean, baina Urretxun bizi da aspalditik. Oso gaztetatik gustatzen zaio artea eta hamaika lan egin du: Urretxuko arte ederretako tailerreko kidea da, Urretxu eta Zumarragan antolatzen diren kartel lehiaketetan parte hartzen du…

Oraingoan baserri bateko sukalde bat egin du: beheko sua eta ondoan amona eserita taloa egiten eta aitona zutik pipa erretzen, artaburuak, bi katu, kafea ehotzeko makina, kriseilua… Azpitartek lan bikaina egin du. Amona eta aitona edozein unetan Gabon kantak abesten hasi behar direla dirudi.
Azpitartek bere lana Urretxuko Udalari eskaini zion, herriko artisten erakusketa batean jar zezan. Talde erakusketak ez dira oso ohikoak, ordea, eta udal teknikariek sukaldea Gabon hauetan liburutegia apaintzeko erabiltzea erabaki zuten.

Azpitarteren lana atzo jarri zuten. Aurkezpen ekitaldian artistak eta Maialen Fidalgo zinegotziak parte hartu zuten. Fidalgok eskerrak eman zizkion Azpitarteri. «Benetan eskertzekoa da bere lana udalari eskaini izana. Gainera, lan hau oso aproposa da garai honetarako. Liburutegian jartzea erabaki dugu, garai honetan bertatik jende asko pasatzen delako».

Liburutegiko ekitaldiak
Izan ere, datozen egunetan bi ekitaldi egongo dira Urretxuko liburutegian. Hilaren 17an, 17:00etan, Miruk alzheimerrari buruzko ipuin saioa egingo du. Etxeko txikiek harreman berezia duten aiton-amonekin eta batzuetan, zoritxarrez, alzheimerra harreman estu honetan sartzen da.

Ipuin kontaketa saio honetan haurrei alzheimerrak eragiten dituen aldaketen berri emango zaie, era atseginean. Gidoiak Jokin Garrues adituaren oniritzia du. Ekitaldi hau 6 urtetik gorako haurrentzat da eta parte hartu nahi dutenek liburutegian izena eman behar dute.

Bestalde, hilaren 20an Gabonetako krisma eta ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte Urretxuko liburutegian. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.
Bezperan, 19an, haurrek Olentzero kuttun ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Ekitaldi hau ere liburutegian izan behar zen, baina udaletxeko portaloian izango da. «Olentzerok asko jan du azkenaldian eta izugarri loditu da. Ez da liburutegiko atetik sartzen eta udaletxera eramango dugu», azaldu zuen Fidalgok.

Ikuskizun hau 17:00etan hasiko da. Miruk Olentzeroren istorioak kontatuko ditu eta musika ere egongo da.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 1 =


Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]