Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Mineral, fosil, harribitxi eta dinosauroen erreinu bihurtu da Urretxu

Mineral, fosil, harribitxi eta dinosauroen erreinu bihurtu da Urretxu
azaroa 03
12:02 2018

Beste behin ere, eta 31. aldia da aurtengoarekin, Mineralogia eta Paleontologia asteak mineralen, fosilen, harribitxien eta dinosauroen erreinu bihurtu du Urretxu. Iparragirre plaza, Urrelur museoa, udaletxeko ataria eta Ederrena frontoia alorreko adituen topaleku izateaz gain, familia giroan gozatzeko ekintzez bete dira egun hauetan.

Iparragirre plazako karpa haurrentzako parke bihurtu dute eta bertan txikiek urrea bilatu, mehategian lan egin, dinosauroz mozorrotu edo aurrehistoriako gizakien pintura lanak egin ditzakete. Parkea gaur eta bihar egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00era. Plazan bertan, udaletxeko atarian, bisitari ugari jasotzen ari den dinosauro baten hezurduraren erreplika dago ikusgai; atzo 400dik gora lagun pasa ziren handik erakusketaren zaintzaileak esan duenez. Urrelur museoa ere bisitariek beren ibilbidean sartzen dute, eta aurten bertna egin diren berrikuntzak ikusteko aukera dute, seinalizazioan, fluoreszenteen txokoan eta harkaitzen panelean, hain zuzen ere.

Ederrena pilotalekuan, berriz, mineral, fosil eta harribitxien azoka kokatu da, Espainia osotik etorritako erakusle eta saltzaileen postuez beteta. Postu horietako bat Francisco Javier Aguado urretxuarrarena da. Aguado Paleontologia eta Mineralogia Astearen antolatzaileetako bat da, eta gaur goizean, azoka ireki berritan, pozik agertu da,, dena martxa onean doalako. “Aurten 31. edizioa dugu, eta zenbaki horrek bertigo piska bat ematen badu ere, pozik gaude ekintza hau hainbeste urtetan mantendu egin ahal izan dugulako”, zioen. Azokari buruz, berriz, “zubi baten barruan egiteak baditu bere alde ona eta txarra: onak, kanpoko jendea etortzen dela, eta txarra, bertakoak alde egiten dutela. Hala ere, jende asko dabil, eta Bizkaiko bildumazale eta erosle ugari ikusten ari gara. Arratsaldeko orduak izaten dira jendetsuenak, eta ikusiko dugu” aipatu du. Azoka gaur eta bihar egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00era.IMG_0113 IMG_0117 IMG_0120 IMG_0122 IMG_0124 IMG_0126 IMG_0127 IMG_0128 IMG_0129 IMG_0131 IMG_0132 IMG_0134 IMG_0135 IMG_0136 IMG_0137

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 3 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]