Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Mugitegi industrialdeko B bideko ezponda konpontzen ari dira

Mugitegi industrialdeko B bideko ezponda konpontzen ari dira
urtarrila 10
11:32 2019

Asteartean Urretxuko Mugitegi industrialdeko B bideko ezponda egonkortzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Obrak hiru aste inguru iraungo du eta egun horietan Mugitegiko langileak eta bisitariak Etxe-Azpi jatetxe ondoko bidegurutzetik sartu beharko dira B bidera.

Ezponda oso egoera txarrean zegoen, harkaitzaren meteorizazioaren ondorioz. Buloien burua eusteko azaleratik erabat askatuta zegoen eta, beraz, ezin zuen bere eginkizuna bete.

Hori dela eta, harriak erortzen ziren. Ezpondaren behealdean harriak pilatzen ziren eta hormigoizko blokeak jarri behar izan zituzten harriak errepidera irten ez zitezen. Udal langileek noizean behin Mugitegira joan beharra zuten pilatutako harriak kentzera. Mantentze kostua handia zen.

Trafikoan eragina

Obra erabat beharrezkoa zen eta, beti gertatu ohi den bezala, trafikoan eragina izango du. Udalak B bideko sarrera itxi egin du. Izan ere, ezponda bide horren sarreran dago. Hala, B bideko enpresetan lan egiten dutenak eta bisitariak Etxe-Azpi jatetxe ondoko bidegurutzetik sartu behar dira B bidera. Kontrako norabidean, hain zuzen ere.

Hala, Mugitegiko kale honek bi norabide izango ditu obrak irauten duen bitartean. Erabiltzaileak Etxe-Azpi ondoko bidegurutzetik sartuko dira eta kalearen beste aldean dauden enpresetaraino joan daitezke. Ezpon- daraino, hain zuzen ere.

B bidetik irteteko, buelta eman eta ohiko norabidea erabili behar dute. Urretxuko udaltzaingoak aldaketa horiek guztiak behar bezala seinaleztatu ditu.

Obrak oinezkoei ere eragiten die. Hauek ere ezin dira ezponda ondotik pasa B kalera sartzeko, udalak beraien segurtasuna bermatu nahi du. A bideko oinezkoen ibilbidea edo Ipeñarrieta kalekoa erabili behar dute B bidera heltzeko. Hauek ere Etxe-Azpi ondoko bidegurutzetik sartu behar dira.

Lanak egiten diren bitartean ezingo da ibilgailurik utzi B bidearen alde bietan. Mugitegi industrialdeko kale horretan hiru aparkaleku daude eta auto gidariek horiek erabili behar dituzte.

Obrak hiru asteko iraupena izango duela aurreikusten da, betiere eguraldiak laguntzen badu. Obraren aurrekontua 48.500 eurokoa da. Urretxuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren SPRI sozietate publikoaren diru-laguntza lortu du. Lanek izango duten eragina jakinik, udalak barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]