Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Festak

Orain Presoak taldeak irabazi du Urretxuko Karrozen ibilaldia

Orain Presoak taldeak irabazi du Urretxuko Karrozen ibilaldia
iraila 23
22:05 2018

Orain Presoak kuadrilla izan da Urretxuko Euskal Jaietako Karrozen ibilaldiko garailea. Euren karroza erabili dute euskal presoen egoera salatzeko eta espetxe politiketan aldaketak eskatzeko. Urtero bezala, festa baino gehiago egin dute Urretxuko kuadrillek: karrozak hainbat aldarrikapen egiteko erabili dituzte. Bederatzi kuadrillak hartu dute parte ibilaldian: karrozen aurkako erasoa salatzeko, karroza herrikoia egin dute.

Trikitixa eta pandero doinuek Urretxuko kaleak hartu bezain laster abiatu dira karrozak Irimoko industrialdetik. Zanpantzarrek, dultzaineroek, erraldoiek eta txistulariek hasi dute ibilaldia, eta haien atzetik abiatu dira kuadrillak. 17:30etik iluntzera arte, festa giroan murgildu dira herritarrak. Dantzan eta kantuan iritsi dira kuadrillak Gernikako Arbola plazara, eta bertan egin dute sari banaketa. Karrozen aurkako erasoa dela eta, kuadrilla bakoitzeko ordezkari bana taula gainera igo da: bertan, aitortza berezia egin diete.

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 8 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]