Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Oskarbi Oinetakoak enpresaren erantzuna ELA sindikatuari

Oskarbi Oinetakoak enpresaren erantzuna ELA sindikatuari
urria 28
16:08 2019

Ostiralean ELA sindikatuak prentsaurrekoa eman zuen Oskarbi Oinetakoak enpresak zazpi langile kaleratu dituela salatzeko. Kaleratzea langileak lan baldintzak hobetzeko antolatu direlako eman dela esan zuten. Oskarbik idatzi bat bidali du ELAri erantzunez. “Oskarbi Gipuzkoako enpresa txiki bat da, 12 denda eta 40 langile inguru dituena. Horregatik ez ditu ulertzen ELAk egindako salaketak, ez baitute zerikusirik errealitatearekin. Oskarbik, langileen eskubideak beti bermatzen ditu. Gaur egun ez dago, eta ez da inoiz egon, lan prekarietaterik Oskarbin. Beraz, enpresaren erabakiak ez dauka zerikusirik langileen bilerekin edo haien eskubideak gauzatzearekin. Oskarbik ELAri dei egiten dio bere adierazpenak eta salaketak froga ditzan. Zoritxarrez, kontsumo ohiturek aldaketak ekarri dituzte (Zara, Amazon), honek salmenten beherakada ekarri duelarik gure dendetara. Ondorioz Oskarbik neurriak hartu behar izan ditu, langileen berantolaketa eta bi denden itxiera ekarriz”.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Amaia Etxaniz
    Amaia Etxaniz urria 28, 18:27

    Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña ezagutzen nautenek badakite gezurrak gorroto ditudala eta gu ez gabiltza gezurretan, igandean Ela.ren bilera eduki eta asteazken goizean, ezer jakin gabe, hau da arazo ekonomikoak argumentatuz, 15 egun lehenago abixatu gabe eta ikaragarruzko hotz eta humillazio sensasioekin; kalean aurkitu giñen. Arazo ekonomikoak direnean medio eta langile multzo haundi bat aldi baterako kontratuekin egonik eta horietatik batzuei denbora gutxira amaituz kontratua, ez al da normalena hauek izatea lehenik postua utzi beharrekoak eta ez batek 16 urte beraiekin lanean jardun duena,beste bat 13 urte, bestea 3 urte eta … Bakoitzak atera dadila bere konklusioa, baiña GEZURRA ez dugu esan. Eskerrik asko!!!!

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]