Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Plazaolak eta Garmendiak ‘Moko zorrotza’ antzezlana eskainiko dute

Plazaolak eta Garmendiak ‘Moko zorrotza’ antzezlana eskainiko dute
azaroa 02
11:29 2018

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktore goierritarrek Moko zorrotza antzezlana taularatuko dute gaur iluntzean, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan. Carles Alberolak idatzi du gidoia, eta Mario Hernandezek zuzendu. Amodioa eta komedia uztartzen dituen antzezlana da.

Plazaolak eta Garmendiak Juan eta Laura gorpuztuko dituzte. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu dituzte, erabat kontrajarriak, baina elkar maite dute. Institutuko garaitik ezagutzen dute elkar, eta 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustekabean egingo dute topo. Iraganeko gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte. Bereziki, bete ezin izan zirenak.

DPp006_f01-310737Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira: «Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Zer demontre egin geure bizitzekin? Zer da bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak».

Txalo Produkzioek ekoitzitako antzezlana da. Esperientzia handiko ekoiztetxea da. Egun, bederatzi antzezlan ditu ikusgai. Besteak beste, Joseba Apaolaza urretxuarra protagonista duen Ergela, Zoaz pake santuan, Ondoko hilobiko tipoa edo haurrei bideratutako Mendi tontorrean. Azaroaren 25ean izango da haurrentzako antzerkia Labeaga Aretoan.

Antzezlana euskara hutsean izango da. Sarrerak leihatilan eskura daitezke emanaldiaren aurretik hamar euroren truke. Gazte Txartela aurkeztuz gero, zazpi euro balio du sarrerak.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 4 =


Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]