Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Sunsundegi auto klasikoen rallya Zumarragan geldituko da

Sunsundegi auto klasikoen rallya Zumarragan geldituko da
urria 31
09:16 2019

Sunsundegi auto klasikoen rallyak Zumarragan geldialdia egingo du larunbat honetan. Autoak 17:00etan helduko dira Euskadi plazara eta ordu bete inguru emango dute bertan.

Rally hau Ignacio Sunsundegi zenaren omenez antolatzen da. Bere ekimena izan zen, baina martxan jarri aurretik hil zen. Duela 21 urte antolatu zen lehen aldiz eta azken 13 urteetan Zumarragan geldialdia egin du. Aurten 52 autok parte hartuko dute. Horretaz gain, beste 15ek auto kontzentrazioan parte hartuko dute. Tartean, bi herritar egongo dira: Iker Arnaizek eta Iker Hurtadok 1983ko Seat Fura Crono batekin parte hartuko dute. Ibilbidea Donostian hasiko dute eta Urnietan amaituko dute. 329 kilometro osatuko dituzte, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako errepideetan.

Ekitaldia atzo aurkeztu zuten Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian Roberto Uriarte partaideak, Jose Luis Saenz de Urturi RACVN-eko teknikariak, Xabier Artzamendi RACVN-eko kirol zuzendariak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten.

Larunbatean Zumarragan ikusi ahal izango diren autoen artean, Montecarloko klasikoen rallyan parte hartzen duten hiru Mercedes azpimarratu zituzten. 3 zenbakia eramango duen Merceces Benz 190 SL autoa Montecarloko ralllyan estreinatu zen, 1961an.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 8 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]