Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Beloki pilotalekua"

 Azken berriak
    Antxon Biainek irabazi du aste honetako bidaia

Antxon Biainek irabazi du aste honetako bidaia

Beloki pilotalekuan Euskal Herriko kluben arteko txapelketa jokatzen ari dira. Astero bidaia bat zozkatzen dute eta joan zen astekoa Antxon Biainek irabazi zuen. Extremadurako Hurdes eskualdera bidaia irabazi du: hiru gaueko egonaldia bi pertsonentzat, pentsio erdian, spa eta guzti. Partidak igandetan dira, 11:00etan, eta, esan bezala, astero bidaia bat zozkatzen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Judo jaialdia egingo dute igandean Beloki pilotalekuan

Judo jaialdia egingo dute igandean Beloki pilotalekuan

Igande honetan judo jaialdia egingo dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Legazpi, Zumaia, Azpeitia, Ondarroa, Eibar eta Zumarragako taldeek parte hartuko dute, besteak beste. 09:30ean 5-7 urtekoak arituko dira, 10:30ean 8-9  urtekoak eta 11:30ean 10-11 urtekoak. Ekitaldia Jiu Jitsu Zumarraga taldeak antolatu du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragan atzeko txokoko pilota txapelketa antolatu dute

Zumarragan atzeko txokoko pilota txapelketa antolatu dute

Zumarragako pilota eskolaz arduratzen den Kirolzale enpresak atzeko txokoko pilota txapelketaren lehen edizioa antolatu du. Txapelketa honen helburuetako bat pilotariak Zumarragako VII. pilota txapelketa herrikoirako entrenatzen hastea da. Baita gutxitan jokatzen dutenek pilota munduan apur bat gehiago murgiltzea eta lehiaketa mundua ezagutzea ere. Atzeko txokoko pilota txapelketa azaroaren amaieran hasiko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kirolzale enpresak Zumarragako pilota eskolaren ardura hartu du

Kirolzale enpresak Zumarragako pilota eskolaren ardura hartu du

Urtebete itxita egon ondoren, Zumarragako pilota eskolak ateak irekiko ditu berriro. Horretarako, Zumarragako Udalak Kirolzalerekin hitzarmena sinatu du. Herriko enpresa hau arduratuko da Beloki pilotalekuko pilota eskolaz. Zumarragako pilota eskolan izena eman nahi dutenek info@kirolzale.eus helbide elektronikora mezu bat bidali behar dute edo bi telefono zenbaki hauetako batera deitu: 943

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Esgrima historikoa, kultura eta kirola uztartuz

Esgrima historikoa, kultura eta kirola uztartuz

‘Torneo del Hierro’ esgrima historiko txapelketa egin dute hirugarrenez Zumarragan. Beloki pilotalekuan aritu dira: 10:00etan hasi da sable txapelketa, eta 12:00etan jokatu dituzte finalak. 13:30ean, azkenik, dominak banatu dituzte. ‘Torneo del Hierro’ txapelketaren barruan beste hiru txapelketa egin dituzte: ezpata luze, arropa-ezpata, eta sable lehiaketak, alegia. Kultura eta kirola bateratzen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Berdintasunaren iraultza frontoira sartu da

Berdintasunaren iraultza frontoira sartu da

Berdintasunaren iraultza gelditzeko etorri da. Ez dago jakiterik noiz lortuko den emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erabateko berdintasuna, baina lehenago edo beranduago helduko da. Pilota mundura ere heltzen ari da. Igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan bizi izan zen festa ikustea besterik ez da. Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu ziren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goñiren omenezko pilota txapelketak baditu finalistak

Goñiren omenezko pilota txapelketak baditu finalistak

Asteazkenean Goñiren oroimenezko pilota txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldia jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Urbieta-Garmendia bikotea eta Alberdi sailkatu ziren finalera. Lau t’erdiko partidan Alberdik 22 eta 17 irabazi zion Aristiri. Getariarra sakearekin falta egin zuen 17 eta 14 irabazten ari zenean eta oraindik damututa egongo da. Ordura arte lehia polita

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragan

Xabier Erostarbek Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragan

Xabier Erostarbek urretxuarrak binakako Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ugalderekin, Agirre-Iturriaga edo Peña II-Erasunen aurka jokatuko du. Ugalde eta Erostarbek finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu zuten ostiralean eta bigarrena irabazi beharra dute finala jokatzeko aukerak izaten jarraitu nahi badute. Partida 22:00etan hasiko da. Ondoren, Jaka eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goñi txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute gaur

Goñi txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute gaur

Gaur, 18:30ean, Goñiren oroimenezko pilota txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Sarrera doan izango da. Afizionatu mailako partidan, Salaberriak eta Mariezkurrenak Santxo eta Arangurenekin neurtuko dituzte indarrak. Promesa mailakoa, berriz, Alberdi eta Osak jokatuko dute. Astero bezala, lehen partida Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dute: Larraiotz eta Zaldua,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako pilota txapelketa herrikoia bihar hasiko da

Zumarragako pilota txapelketa herrikoia bihar hasiko da

Bihar (larunbata) hasiko da Zumarragako pilota txapelketa herrikoia, Kirolzale enpresak antolatuta. 17 bikotek eman dute izena. 10:00etan Isaias eta Asurabarrenak Ballina eta Salaberriaren aurka jokatuko dute, 10:30ean Del Rio eta Plazaolak Aranburu eta Salegiren aurka, 11:00etan Goenaga eta Villosladak Madina anaien aurka eta 11:30ean Aizpuru IIeta Iturriotz IIk Lopez eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]