Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "erakusketa"

 Azken berriak
    Itziar Albisuak bere lanen erakusketa jarri du Zarautzen

Itziar Albisuak bere lanen erakusketa jarri du Zarautzen

Itziar Albisua artista zumarragarrak bere margolanen eta eskulturen erakusketa jarri du Zarautzen. Albisuak berak azaldu duenez, “Manu Urbietaren bitartez” antolatu dute erakusketa hau, Zarauzko Lukas ardotegiak horretarako prestatua duen aretoan. Bere lanetan, hasierako artelanak eta egungoak uztartu ditu, artistaren garapena agerian utziz. Hala, margolanei dagokionean, hasierako bi lan figuratibo jarri

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarragako Liburuak Plazara programa martxan da

Urretxu eta Zumarragako Liburuak Plazara programa martxan da

Urteroko moduan, Urretxu eta Zumarragako udalek Liburuak Plazara programa antolatu dute herritarren artean irakurzaletasuna suspertzeko. Programa hau Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren eta Liburuaren Na-zioarteko Egunaren inguruan antolatzen dute. Lehenengoa hilaren 2an izan zen eta bigarrena hilaren 23an izango da. Ostiralean artista liburuen erakusketa ireki zuten Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa

Irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa

Zumarragan irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa antolatu dituzte. Erakusketa Zelai Arizti kultur etxeko sarreran jarri dute eta hitzaldia ostegun honetan izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Irakurketa errazeko liburuak zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertzeko modukoak dira. Izan ere, irakurketarako sarbidea behar soziala eta eskubidea da. Dokumentu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Joxan Iza margolariaren erakusketa Juan de Lizarazu aretoan

Joxan Iza margolariaren erakusketa Juan de Lizarazu aretoan

Joxan Iza margolari bergararrak Lerroak erakusketa irekiko du ostiralean, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Margolanak hilaren 27a bitartean egongo dira bertan. Urretxuko erakusketa aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jonmikel Intsaustik Wroclaw-ri buruzko erakusketa irekiko du

Jonmikel Intsaustik Wroclaw-ri buruzko erakusketa irekiko du

Jonmikel Intsausti zumarragarrak Poloniako Wroclaw hiriari buruzko argazki erakusketa irekiko du gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan. Wroclaw Europako Kultur Hiriburua da aurten, Donostiarekin batera. Intsaustik ondo ezagutzen du hiri hori, bertan lan egin baitzuen 2003tik 2005era. Gainera, bertan ezagutu zuen egun bere emaztea dena. Hain herri

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Artista siriarrak Urretxu eta Zumarragara heldu dira

Artista siriarrak Urretxu eta Zumarragara heldu dira

Siriar Karabana Kulturala Goierri Garaian da. Siriarrak atzo heldu ziren eta gaur goizean Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleekin egon dira. Gainera, beraien arte lanak Zumarragako plazan ikusgai jarri dituzte. Arratsaldean, 19:00etan, kontzertu bat emango dute gaztetxean. Horra hor egitaraua: Gaur · 22:15. Butak 21 zinekluba: ‘Lobo’. Ondoren, siriar film laburren emanaldia.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jose Javier Esnaola: «Marraztea eta olioarekin margotzea atsegin dut batez ere»

Jose Javier Esnaola: «Marraztea eta olioarekin margotzea atsegin dut batez ere»

Jose Javier Esnaolak (Urretxu, 1956) ‘Retrospectiva’ erakusketa irekiko du ostiralean, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bere lanak irailaren 18ra arte egongo dira bertan. Nolatan zaletu zinen? Marraztea, margotzea eta irakurtzea umetatik atsegin ditut. Nire gurasoek ere pintura eta literatura gustuko zituzten. Nire lehen irakaslea Felix Vaqueriza zumarragarra izan zen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako danborradari buruzko erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean

Zumarragako danborradari buruzko erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean

Gaur arratsaldean erakusketa ireki dute Zumarragako kultur etxean danborradako argazkiekin, jaietako ekitaldi honen 50. urteurrena dela eta. Erakusketan urte hauetan guztietan ateratako 300 bat argazki eta maniki batzuk jarri dituzte, danborradako jantzi esanguratsuenekin. Gainera, pantaila batean azken urteetan ateratako argazkiak ikus daitezke, musika eta guzti. Erakusketa kultur etxeko areto nagusian jarri

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskal Herriko lehen Ar Sandbox makina ikusteko aukera

Euskal Herriko lehen Ar Sandbox makina ikusteko aukera

Victor Barahona ingeniari eibartarrak bere Ar Sandbox makina erakutsiko du bihar, 11:00etatik 13:20etara eta 15:00etatik 20:00etara, Zelai Arizti kultur etxean. Bihar Zumarragan erakutsiko dutena, Euskal Herriko lehen Ar Sandbox makina da. Makina honek paisaiak erreproduzitzen eta moldatzen ditu eta nekazaritzarako oso baliagarria da, lur eta ur mugimenduak aurreikusteko balio baitu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Eusebio Toledano: «Marrazki bakoitzari 40 eta 50 ordu artean eskaintzen dizkiot»

Eusebio Toledano: «Marrazki bakoitzari 40 eta 50 ordu artean eskaintzen dizkiot»

Eusebio Toledano (Zumarraga, 1951) marrazkilariak ‘Gipuzkoako txokoak’ erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. 38 marrazki daude ikusgai, igandera arte. Nolatan hasi zinen marrazten? Beti gustatu zait marraztea eta duela 15 urte Zumarragako Arte Ederren eskolan izena eman nuen nire zaletasuna garatzeko. Bospasei urte eman nituen bertan, baina apenas erabiltzen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]

Josu: Hau oso ongi dago eta bertakoa jateaz sentsibilizatzeaz ere bai, baina neurri zehatzak hartu behar [...]