Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Goiargi"

 Azken berriak
    Herriko musikarien bideoklip zoragarria

Herriko musikarien bideoklip zoragarria

Urretxu eta Zumarragako musikariek, Iparragirre 2020ren barne, bideoklip bikaina egin dute Iparragirreren Glu, glu, glu kantarekin. Bertso eskolako, Goiargi abesbatzako, Iparragirre Balerdi bandako, Lizarriturri txistulari taldeko eta Secundino Esnaola musika eskolako kideek parte hartu dute. Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurreneko ospakizunek jarraipena izatea lortu dute eta, bide batez, animotsu jarraitzen dutela

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Makina bat emanaldi, Santa Zezilia ospatzeko

Makina bat emanaldi, Santa Zezilia ospatzeko

Larunbatean musika ibilaldiak egingo dituzte Santa Zezilia eguna ospatzeko. 11:30ean Urretxuko bandak eta dultzaineroek joko dute, 12:30ean Zumarragako bandak eta 18:00etan txistulari taldeek eta Goiargi abesbatzak. Gainera, 18:30ean musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute Areizaga-Kalebarrenen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gure Esku Dagokoen Santa Agedako erronda

Gure Esku Dagokoen Santa Agedako erronda

Kalera irteten lehenak Gainzuri ikastetxekoak eta Jose Mari Iparragirre institutukoak izan ziren. Ondoren, ikastolakoak eta Goiargikoak atera ziren. Argazkien ikus daitekeen moduan, aurten Gure Esku Dago dinamikakok kideek ere abestu dute. Ateratako dirua ekaineko galdeketa prestatzeko erabiliko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko jaialdia egingo du bihar

Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko jaialdia egingo du bihar

Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emango die bihar, jaialdi erraldoi batekin. Iparragirre plazan izango da, 19:00etan, eta 400 lagun inguruk parte hartuko dute. Eguraldi txarra egiten badu, Aldiri kiroldegian egingo dute. Jaialdian, egungo dantzariekin batera, garai batean Lurra taldean dantza egin zuten urretxuar eta zumarragar askok parte hartuko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Igandean hasiko da Udazkeneko Musika Zikloa

Igandean hasiko da Udazkeneko Musika Zikloa

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloa, Arrasateko Txorbela otxotearen kontzertuarekin. Azaroaren 2an AEBtako Portland State University-ko abesbatzak abestuko du eta azaroaren 9an Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak. Kontzertu guztiak San Martin de Tours elizan izango dira, 19:00etan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Urretxuar bat: Joxe Leunda zortzi urtez izan zen Urretxuko udaleko zinegotzia, 1979an hasi eta 1991ra arte, lehenengo [...]

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]