‘Besarkadak’ titulua jarri diozubildumari. Zergatik?
Aurreko Gabonetan ZumarragakoArkaitzeta elkartean afaria nuen lagunekin. Mahaia janztekoezpainzapitakoak egitea otu zitzaidan. Zeramika lanak Beasaineko labebatera eramaten ditut eta ez ziren denboraz prest egon. Ahozapitakohoriek aldamenean izan ditut luzaroan; haietatik abiatuta egin dituterakusketan ikus daitezkeen piezarik txikienak, jolasten etabesarkatzen ari direnak.
Pieza berak material eta tamainaezberdinetan errepikatu dituzu.
Bost pieza daude oinarrian. Niretzatzenbaki berezia da bosta; esate baterako, etxean bost anai-arrebagara. Bost zenbakia handik eta hemendik agertzen zaitbeti.Erakusketan dauden lanetan hainbat teknika eta arte ederuztartu dituzu.
Asko esperimentatu al duzu bidean?
Bai.Are gehiago, bilduma hau urtebeteko esperimentazioaren emaitza da.Marrazkiak egin ditut, argazkiak atera, jolasten aritu naiz, hainbatesmalterekin probak egin ditut, euskarri desberdinak erabiliditut…
Agerikoa da esmalteek tokiberezia dutela lanetan .
Denbora luzean esmalteak ikertzen etalantzen aritu naiz. Pieza kopurua handituz joan da, eta hortik sortuda bilduma hau.
Zeintzuk dira erabili dituzunmaterialak? Tamainak behartuta aldatu al dituzu?
Tamainaren lanketak materialenaldaketara eraman nau. Zeramika piezak ezin ziren izan nik nahibezain handiak, horregatik kartoia eta plastikoa erabili ditut.Burdina ere erabili nahi izan nuen, baina ezinezkoa izan da baliabidefalta dela eta.
Zein dago lehenago pieza alaerakusketa?
Erakusketek proiektuak gauzatzerabehartzen naute. Nire lana modu xumean eta gertuko tokietan erakustendut.
Argazkiek ere badute beren tokia,fotogramen itxuran.
Bai. Dotoretu egin nahi izan duterakusketa. Bide honetan, Carlos Mediavillak lagundu dit, bere kamerautzi dit hain zuzen.Zeramikaz egindako zapatak daude erakusketaaretoaren sarreran.Bai, bidea ibilbidea delako.
Elkarrizketa osoa bihar GoierrikoHitzan