Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "kontzentrazioa"

 Azken berriak
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. 250 lagun inguru, hain zuzen ere. Bi urte bete dira pentsiodunak mobilizatzen hasi zirenetik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea eskatu dute

Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea eskatu dute

Larriki gaixo dauden presoak etxeratzearen aldeko ekimena Zumarragara heldu da gaur. Ospitaleko sarreran kontzentrazioa egin dute goizean, Sarek deituta.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Astelehenero bezala, pentsioen aldeko kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIaren araberako igoera eskatu dituzte. Gaurko elkarretaratzea berezia izan da: emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, emakumeak bakarrik jarri dira pankarten atzean. Arratsaldean manifestazioa egongo da, emakumeenganako indarkeriaren aurka. 19:00etan abiatuko da Urretxuko Iparragirre plazatik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udaleko langileek eta korporazioko kideek kontzentrazioa egin dute Kataluniako prozesuko epaia salatzeko

Urretxuko Udaleko langileek eta korporazioko kideek kontzentrazioa egin dute Kataluniako prozesuko epaia salatzeko

Urretxuko Udaleko langileek eta korporazioko hainbat kidek (alkatea buru) kontzentrazioa egin dute Kataluniako prozesuko epaia salatzeko, “Erreferenduma ez da delitua, askatasuna” lemapean. Atzoko osoko bilkuran EAJk eta EH Bilduk gaiari buruzko deklarazioa irakurri zuten.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kataluniako prozesuko eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko kontzentrazioa

Kataluniako prozesuko eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko kontzentrazioa

Gure Esku Dagok deituta kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan, Kataluniako prozesuko eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko. Amaieran idatzi bat irakurri dute. Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi duen epaia “demokraziaren aurkako eraso larria” dela salatu dute eta etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea eskubide demokratiko bat dela aldarrikatu dute. Erabakitzeko eskubideari

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Asteleheneko lan istripua salatzeko kontzentrazioa

Asteleheneko lan istripua salatzeko kontzentrazioa

Gaur, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan asteleheneko lan istripua salatzeko. Zarautzen izandako istripuan, Gruas Pingon enpresarentzat lan egiten zuen 32 urteko Zumarragako bizilagun bat hil zen. Deialdia Urretxu eta Zumarragako ezker abertzaleak egin du. Lema Lan istripu gehiagorik ez! izango da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. Ostegunean Urretxu eta Zumarragako ordezkariak Gasteizera joango dira, herrietako asanbladen bilerara.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Buruzagi independentista kataluniarrei elkartasuna azaltzeko kontzentrazioa

Buruzagi independentista kataluniarrei elkartasuna azaltzeko kontzentrazioa

Gure Esku Dagok kontzentrazioa egin du Madrilen epaitzen ari diren buruzagi independentista kataluniarren askatasuna eskatzeko. Ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan izan da, Elkartasuna aterpe. Konponbidea, democracia, llibertat lemapean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Buruzagi independentista kataluniarrei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Buruzagi independentista kataluniarrei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Gure Esku Dagok kontzentrazioa antolatu du biharko (asteartea), Madrilen epaituko dituzten buruzagi independentista kataluniarren askatasuna eskatzeko. Ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 20:00etan. Lema Elkartasuna aterpe. Konponbidea, democracia, llibertat da. Parte hartuko dutenei hori koloreko osagairen bat eramateko eskatu diete.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Astelehenero bezala, erretiratuek kontzentrazioa egin zuten atzo, Urretxu-Zumarragako Pentsiodunen Taldeak deituta. Pentsio duinak, 1.080 euro eta %0,25a apurtu lemak lau haizeetara zabaldu zituzten. Jende askok parte hartu zuen, nahiz eta oso eguraldi txarra egin zuen. Ez dutela amore emango erakutsi zuten. Datorren astelehenean ere kontzentrazioa egingo dute, 11:30ean Areizaga-Kalebarren plazan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]