Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "legazpi"

 Azken berriak
    Aritz Lasak Titinen aurka jokatuko du gaur Legazpin

Aritz Lasak Titinen aurka jokatuko du gaur Legazpin

Aritz Lasak pilotari urretxuarrak, Urruzolarekin, Titin III eta Gorrotxategiren aurka jokatuko du gaur Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Jaialdia 22:00etan hasiko da. Lehen partidan Legazpiko txapelketa herrikoia irabazi zutenek Urretxuko gaztetxearen txapelketa herrikoia irabazi zutenen aurka jokatuko dute. Urretxuko txapelketa Babarro eta Aranburuk irabazi zuten. Bigarren partida emakumezkoen artekoa izango da. Patri

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Euskarak 365 egun’ ekimeneko bideoan parte hartzeko gonbita

‘Euskarak 365 egun’ ekimeneko bideoan parte hartzeko gonbita

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun ekimena antolatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko. Kanpaina ezagutzera emateko, Goierri garaian bideo bat grabatu behar dute. Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteari dagokion zatia gaur grabatuko dute, 17:00etan Zumarragako sekuoia ondoan, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Euskarak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Emakumeen Bira Urretxutik pasako da bihar

Emakumeen Bira Urretxutik pasako da bihar

Emakumeen Bira, Euskal Herrian antolatzen den emakumezkoen txirrindularitza proba garrantzitsuena, Urretxutik pasako da bihar (ostirala). Etapa Antzuolan hasi eta amaituko da. Txirrindulariek 77 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Helmugatik 33 kilometro faltan (16:38ean gutxi gorabehera) Deskargatik pasako dira. Ondoren, Urretxura jaitsiko dira eta Aparizio auzoko errotondan Legazpi aldera joko dute. Emakumeen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    «Aitona-amonek asko eskertzen didate euskaraz egitea»

«Aitona-amonek asko eskertzen didate euskaraz egitea»

Nadia Reghif (Legazpi, 1977) Korrikan parte hartu zuen milaka euskaltzaleetako bat da. Seme-alabengatik ahalegin berezia egin zuen, 02:00etan pasa baitzen eta hurrengo goizean lanera joan beharra baitzuen. Marokoar jatorrikoa zara. Gurasoak marokoarrak dira. Hemen jaio ginen anaia-arreben artean, bigarrena naiz. Bi zaharrenak Marokon jaio ziren eta hurrengo lauak hemen. Zertan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Semaforoa jarri behar dute Bergarako bidegurutzean

Semaforoa jarri behar dute Bergarako bidegurutzean

Irimo enpresako bidegurutzean, Bergarara eta Legazpira doazen errepideen artekoa, semaforoa jarri behar dute. Istripu bat baino gehiago egon da eta Udalak eta Aldundiak konponbide bat adostu dute. Bidegurutze horretan trafiko handia dago eta, gainera, Aparizio auzoko bizilagun askok zeharkatu egiten dute herrigunera egiten dituzten joan-etorrietan. Bizikletentzatako pasabide bat dago eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Dendariekin selfieak, merkataritzan euskara bultzatzeko proposamena

Dendariekin selfieak, merkataritzan euskara bultzatzeko proposamena

Merkataritzan Euskaraz kanpainaren barne, urtero proposamen bat egiten diete merkatari eta erosleei. Aurten salerosketak euskaraz egiten dituzten erosle eta merkatariei elkarrekin argazki bat ateratzea proposatu diete. Aurtengo egitasmoa atzo aurkeztu zuten, Urretxuko kultur etxean. Ekitaldian Koldobike Olabide Legazpiko alkateak, Rosa Maiza Zumarragako zinegotziak, Igor Zubillaga Urretxuko zinegotziak, Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Legazpik eta Zumarragak kirol instalazioen akordioa berreskuratu dute

Legazpik eta Zumarragak kirol instalazioen akordioa berreskuratu dute

Legazpi eta Zumarragako udalek kirol instalakuntzen inguruko hitzarmena berreskuratu dute. Hitzarmen hau joan zen legealdian hautsi zen. Dagoeneko, Legazpiko kiroldegiko bazkideek Zumarragako kiroldegia erabili dezakete eta alderantziz. Legazpiko alkateak eta Zumarragakoak, Koldobike Olabidek eta Mikel Serranok, prentsaurrekoa eman zuten atzo Legazpiko Bikuña kiroldegian albistearen berri emateko. Olabidek hitzarmena 1998an sinatu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Eskola kirolean ikasturtean zehar aritu diren 500 bat haur Kirol Jaia egiten ari dira

Eskola kirolean ikasturtean zehar aritu diren 500 bat haur Kirol Jaia egiten ari dira

Gaur Urretxuko Aldiri kiroldegian Kirol Jaia egiten ari dira Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako eskoletako ikasleak. Goizean ikasturtean zehar eskola kirolean aritu diren 500 ume inguru elkartuko dira mailaz maila. Orain lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak ari dira jolasten. Ikasturteari amaiera emango diote, eta astero-astero egin dituzten entrenamenduak bukatutzat

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Datorren legealdirako Udalak dagoeneko osatuta

Datorren legealdirako Udalak dagoeneko osatuta

    Urretxu 2007-2011 Eserleku-kopurua 13 Errolda 5.457 Hautesleak 3.693 Abstentzioa 1.770 Baliogabeak 30 Zuriak 56 Hautagaien botoak 3.607 EAE-ANV 918 4 EA 822 3 PSE-EE 757 3 EAJ-PNV 669 2 EB-Aralar 258 1 PP 183   Alkatea: Iñaki Zabala Bengoechea (ANV-EAE)   Iñaki Zabala Bengoechea Mª Lourdes Beloqui Goenaga

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mendiaraseko gurutzea

Mendiaraseko gurutzea

    Ez gaude gustura Galdots edo Mendiaraseko gurutzeak gaur egun duen kokagunearekin. Artelan eder hori oso leku txarrean zegoen lehen, ez dago dudarik, trafiko handia duen errepide baten ondoan, baina oraingoa ez da askoz hobea. Oinez bertaratu ezin daitekeen errotonda batean… Gainera, egunen batean, ibilgailuren batek, deskuidu batean, jo

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]