Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "mendia"

 Azken berriak
    Josu Perezek ‘Bikingoen lurraldeetan’ ikus-entzunezkoa emango du

Josu Perezek ‘Bikingoen lurraldeetan’ ikus-entzunezkoa emango du

Josu Perez mendizale, bidaiari eta argazkilari urretxuarrak Bikingoen lurraldeetan ikus-entzunezkoa emango du gaur, 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ostadar taldearen Mendi Asteko bigarren emanaldia izango da. Perezek Lofoten irletara, Islandiara eta Groenlandiara egindako bidaietan ateratako argazkiak erakutsiko ditu. Duela 20 urte joan zen lehenengoz inguru hartara eta oraingoan hara egindako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Idoia Rubial: «Yosemite parkera joatea eskalatzaile guztion ametsa da»

Idoia Rubial: «Yosemite parkera joatea eskalatzaile guztion ametsa da»

Idoia Rubialek (Zumarraga, 1976) Yosemite parkeko The Nose pareta eskalatu du, Maite Zumarragarekin. Balentria hori lortu duten lehen euskal emakumeak direla uste da. Betidanik kirol zalea izan zara. Futbolean jokatzen nuen eta Gasteizera joan nintzenean, anaiarekin eta bere kuadrillako batzuekin batera, eskalada egiten hasi nintzen. Seirak taldeko jokalaria izan zinen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    70 urte mendian bakea eta maitasuna opatzen

70 urte mendian bakea eta maitasuna opatzen

Izazpiko gurutzeak 70 urte bete ditu gaur. 70 urte daramatza mendizaleei bakea eta maitasuna opatzen eta Goierriko bista ederrenetako batez eserita gozatzeko aukera ematen. Gurutzea Zumarragako Luistarren kongregazioko kideen ekimenez egin zen. Egitasmoa Udalari aurkeztu zioten eta honek proiektua begi onez ikusi zuen, baina Zumarragako lurretan jartzea gomendatu zuen. Gurutzea

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zortzi lan aurkeztu dira Xabier Ormazabalen oroimenezko bekara

Zortzi lan aurkeztu dira Xabier Ormazabalen oroimenezko bekara

Ekainaren 1ean Xabier Ormazabal beka emango dute. Bere lagunek eta Urretxuko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte beka emate honen inguruan: street boulder saioa, musika, haurrentzako jolasak… Ormazabal goi mailako mendizalea zen. Sobietar Batasun ohiko mendi altuenak igo zituen eta hala Elurretako Gepardoa titulua eskuratu zuen. 2004an zendu zen, Cho Oyun.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Ormazabal beka deialdia

Xabier Ormazabal beka deialdia

Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta bere ibilbidea ezagutzera emateko, beka baterako deialdia luzatu du. Maila eta orijinaltasun handiko proiektu bat babestuko da: alpinismoa, eskalada, liburu edo gida baten argitalpena, ikus-entzunezko bat… Beka hau, 2.500 eurookoa, 1993 ondoren jaiotako gazteei zuzendua dago. Eskaerak apirilaren 1a baino lehen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    700 mendi igo dituen gizona

700 mendi igo dituen gizona

Juan Mari Gabilondo zumarragarrak inork gutxik bezala ezagutzen ditu Euskal Herriko mendiak. 1970ean Euskal Mendi Federazioaren Ehun Mendien Lehiaketan parte hartzeari ekin zion eta ordutik zerrendako 700 gailur baino gehiago zapaldu ditu. Oso mendi gutxi gelditzen zaizkio zerrenda osatzeko. Euskal Mendi Federazioak 1949an jarri zuen abian Ehun Mendien Lehiaketa. Helburua

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kirol jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da

Kirol jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da

Urretxuko jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da azken unean sortutako arazoengatik. Aurtengo jardunaldi inklusiboaren helburua mugikortasun arazoak dituztenek mendian ibiltzea eta arazo horiek ez dituztenekin goiz bat pasatzea zen. Udalak, ekitaldia bertan behera gelditu den arren, mendira joateko aukera dutela jakinarazi du. Horretarako, udaletxera deitu behar dute eta laguntza eskainiko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Irimogaine orientazio probaren bigarren edizioa igandean izango da

Irimogaine orientazio probaren bigarren edizioa igandean izango da

Igandean Irimogaine orientazio probaren bigarren edizioa egingo dute. Parte hartzaileei mapa bat emango diete eta bertan kokatuta egongo diren balizak aurkitu beharko dituzte. Batzuek besteek baino puntu gehiago ematen dute eta puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du. Aurtengo berrikuntza nagusia herritik irtengo direla da. Iaz irteera Santa Barbaran kokatu zuten

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Urratek eta Mikel Diezek Himalaiako Nun mendia igo dute abuztuan

Xabier Urratek eta Mikel Diezek Himalaiako Nun mendia igo dute abuztuan

Xabier Urrate urretxuarrak eta Mikel Diez zumarragarrak Indiako Himalaiako Nun mendia igo dute abuztu honetan. 7.125 metroko mendi honi Mendi Ahaztua deitzen diote. Ezaguna ez izate horrek zirraragarri bezain arriskutsu bihurtzen du. Urrate eta Diez larri ibili ziren, baina onik itzultzea lortu zuten. Bi mendizale hauek Urretxuko giza-proba taldean ezagutu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Beitia Martxaren 21. edizioa egingo dute igandean Urretxu eta Zumarragan

Beitia Martxaren 21. edizioa egingo dute igandean Urretxu eta Zumarragan

Igande honetan Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxaren 21. edizioa egingo dute Urretxu eta Zumarragan. Aurten ere ibilbide bakarra egongo da. 34 kilometroko luzera eta 1.800 metroko desnibela izango du. Mendizaleak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 07:00etatik 07:30era bitartean. Urretxuko parrokiara abiatuko dira eta handik, Larrea baserriko bidetik, Etxaburura joango dira. Bastanixtazabal

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]