Bezeroengan euskararen erabilera areagotzeko ohiko kanpainetatik ihes egin nahi dugu eta ideia berritzailea jarriko dugu martxan. Hona hemen ekimenaren ideia nagusiak:
- Helburu nagusia: bezeroen kontzientziazioa eta parte hartzea (dendetan egingo duten erabilera) lortzea. Bezeroaren erabilera areagotu eta dendariaren errekonozimendua uztartu.
- Jarduera zehatza: euskararen erabileraren aldeko jarrerak dituzten dendariak “saritu”.
- Egiteko era: euskaltzale eta bezero potentzial diren elkarte kideen artean “zoriontzeko txartela” edo “euskararen aldeko jarreragatiko puntuak” banatuko dira. Bezeroek dendariak edo merkatariak euskararekin izan duen jarrera sarituko du, beti ere modu positiboan. Saritzea da ideia, ez salatzea edo kontrakotasunik sortzea. Bezeroaren kontzientziazioa eta dendariaren errekonozimendua uztartuko ditugu.
- Sariketa: dendariak eskaintzen duen euskarazko arreta/zerbitzua bezeroak berak saritu dezala bultzatuko dugu sariketa baten bidez. Hiru mailatako txartel edo puxtarriak aterako dira eta maila desberdineko jarrerak sarituko dira.
- Parte hartuko duten dendak: oparitarako dendetan egingo da lehen ekimen hau Gabonak bertan daudela aprobetxatuz. Ondoren ebaluazioa egingo da eta gainerako sektoreetara zabaltzea edo ez erabakitzeko (ostalariak…)
Ikusten duzuenez sariketa bat da antolatuko duguna, baina inplizituki hainbat helburu dituena. Mezu honen asmoa ekimen honen lehen informazioa jasotzea da, baina aurrerago ekimenaren xehetasun gehiago emango ditugu. Ekimena abenduaren 3tik urtarrilaren 7a bitartean izango da.
Txartel eta puxtarriak aldiz Otamotz aldizkariaren bidez banatuko ditugu azaroko alean, baina gure egoitzan edo ekimenean parte hartuko duten dendetan ere egongo dira. Azaroaren amaieran gizarteratuko dugu ekimena eta hainbat komunikazio-ekintza pentsatu dira horretarako. Izango duzue gure berri!
Txartelik gabe geratu bazarete, hemendik hartu!