Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "pentsiodunak"

 Azken berriak
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. 250 lagun inguru, hain zuzen ere. Bi urte bete dira pentsiodunak mobilizatzen hasi zirenetik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarragako pentsiodunak, Gasteizko manifestazioan

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunak, Gasteizko manifestazioan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsiodunek manifestazioa egin zuten atzo Gasteizen eta ekitaldian Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek ere parte hartu zuten. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta KPIaren igoera eskatu zuten. Gainera, beraien eskaerak legebiltzarren aurkeztu zituzten.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Astelehenero bezala, pentsioen aldeko kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIaren araberako igoera eskatu dituzte. Gaurko elkarretaratzea berezia izan da: emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, emakumeak bakarrik jarri dira pankarten atzean. Arratsaldean manifestazioa egongo da, emakumeenganako indarkeriaren aurka. 19:00etan abiatuko da Urretxuko Iparragirre plazatik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. Ostegunean Urretxu eta Zumarragako ordezkariak Gasteizera joango dira, herrietako asanbladen bilerara.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek kontzentrazio jendetsua egin zuten atzo, astelehenero bezala. Dagoeneko hamabost aldiz atera dira kalera pentsio duinak eskatzera.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Erretiratuak kalera atera dira beste behin. Urretxu-Zumarragako Pentsiodunen Taldeak deituta manifestazio jendetsua egin dute gaur. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta, herriko kaleak zeharkatu dituzte, Pentsio duinak, 1.080 euro eta %0,25a apurtu bezalako lemak lau haizeetara zabalduz. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunek manifestazioa egingo dute bihar

Pentsiodunek manifestazioa egingo dute bihar

Urretxu-Zumarragako Pentsiodunen Taldeak manifestazioa antolatu du biharko (astelehena). 11:30ean irtengo da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Manifestazio honekin beraien haserrea azaldu nahi dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean

Pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean

Asteroko moduan, pentsiodunek kontzentrazio egingo dute astelehenean 11:30ean Areizaga-Kalebarren plazan. Gutxiengo pentsioa 1.080 eurokoa izatea, pentsioen igoera bizitza garestitzearen neurrikoa izatea eta pentsioak gutxitu eta pribatizatu eta lana prekarizatzen duten erreformak ezabatzea eskatuko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    300 lagun baino gehiago, pentsiodunen kontzentrazioan

300 lagun baino gehiago, pentsiodunen kontzentrazioan

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek eta beraien eskaeren alde dauden beste herritar askok kontzentrazioa egin dute gaur goizean Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. 300 lagun inguru elkartu dira. Datorren astelehenean manifestazioa egingo dute, 11:30ean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean Areizaga-Kalebarrenen

Pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean Areizaga-Kalebarrenen

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean, 11:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatuko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]