Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "presoak"

 Azken berriak
    Estrasburgok Ismael Berasategi preso urretxuarrari arrazoia eman dio

Estrasburgok Ismael Berasategi preso urretxuarrari arrazoia eman dio

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak duela urtebete artxibatu egin zuen euskal presoek Frantziako Estatuan betetako kartzela zigor urteak Espainiakoan aintzat hartzeko eskaera, baina orain Madrili belarritik tira egin dio, urteak batzeari buruzko babes helegiteak sistematikoki atzera botatzea egotzita. Atzo Estrasburgoko auzitegiak arrazoi eman zien Ismael Berasategi eta Rufino Arriaga euskal presoei,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elkartasun Eguna, ostiralean gaztetxean

Elkartasun Eguna, ostiralean gaztetxean

Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak Elkartasun Eguna antolatu du ostiralerako. Lehen ekitaldia 18:00etan izango da. Ordu horretan herriko presoen bizitzari buruzko mahai-ingurua egingo dute. Ondoren, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Handik gaztetxera itzuliko dira, mokadutxoa egiteko. 22:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira. Urretxuko Zura taldeak eta Azpeitiko Egurra Ta Kittok joko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarragatik presoen aldeko Parisera manifestaziora joateko deia egin dute

Urretxu-Zumarragatik presoen aldeko Parisera manifestaziora joateko deia egin dute

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hasi dira Urretxuko jaiak, txalapartarien eskutik

Hasi dira Urretxuko jaiak, txalapartarien eskutik

Zuhaitzaren soinua taldeko txalapartariek eman diote hasiera Urretxuko jaiei. Txalaparta eta adarra jo dituzte eta Ibon Garmendiak pregoia irakurri du. Eraso sexisten aurkako eta euskararen aldeko mezua zabaldu du. Gainera, herriko presoak gogoratu ditu. Horra hor testua: “Arratsalde on! Badatozela Urretxuko festak! Jaien hasiera honetan eta hemendik hainbat gauza esan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mirentxin Eguneko ospakizunak Urretxun

Mirentxin Eguneko ospakizunak Urretxun

Bost urte dira Urretxu-Zumarragako Mirentxin taldea sortu zela. Mirentxin presoen senideak eta lagunak kartzeletara eramaten dituzten gidarien taldea da. Aste guztian zehar egin dituzte ekintzak gaztetxean gidariei laguntzeko helburuz, baina gaur izango dira ekintza nagusiak. Goizean furgokarabana egin dute eta eguerdian ekitaldia izan da Areizaga-Kalebarren plazan. Zanpantzarrek ireki dute ekitaldia.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    San Joan gaueko argazkiak

San Joan gaueko argazkiak

Atzo San Joan gaua ospatu zen. Urtero  bezala, musika eta dantza egon ziren eta Urretxun presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu zuten. Bai Zumarragan eta bai Urretxun Arcelor Mittaleko langileek panpin batzuk sutara bota zituzten, enpresak beraiekin egin nahi duena irudikatzeko. Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ezker abertzaleak Abian hausnarketa prozesuaren bigarren fasea martxan jarriko du

Ezker abertzaleak Abian hausnarketa prozesuaren bigarren fasea martxan jarriko du

Ezker abertzaleak Abian prozesua jarri du abian, etorkizunari buruz hausnartzeko eta euskal Estatuaren aldeko pausoak emateko. Otsailaren 20an kartzeletara joango dira dispertsioak presoek hausnarketan parte hartzea eragozten duela salatzeko eta martxoaren 5ean bigarren faseko lehen bilera egingo dute. Lehen fasean hausnarketa landu dute eta proposamenak aurkeztu dituzte eta bigarrenean eztabaidatu

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]