Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Txost!"

 Azken berriak
    Txost! taldearen bideoklip berria

Txost! taldearen bideoklip berria

Mukuru kolektiboak Urretxu eta Zumarragako Txost! taldearen bideoklip berria aurkeztu du. Zumarragako Versalles Shingara Doner Kebab-ean grabatu zuten, zuzenean, iazko urriaren 19an. Erreferak Esperantza diskoko Ito Haiz abestia Haritz Berasategi eta Jon Urtzelai kameralariek grabatu zuten. Bideoklipa ikusteko, sakatu hemen.  

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Txost! taldeak Versalles kebab-ean joko du ostegunean

Txost! taldeak Versalles kebab-ean joko du ostegunean

Ostegun honetan, urriaren 17an, Urretxu eta Zumarragako Txost! taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du Zumarragako Versalles kebab-ean. 18:30etik aurrera ariko dira, oraingoan boskote gisa: Paxkal Irigoyen gehituko zaie, saxo eta perkusioarekin.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarragako sortzaileek protagonismo handia izango dute Durangoko Azokan

Urretxu eta Zumarragako sortzaileek protagonismo handia izango dute Durangoko Azokan

Urretxu eta Zumarragako artistek protagonismo handia izango dute aurten Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen gunean. Bi herriotako musikariak dituzten lau taldek diskoak aurkeztuko dituzte: Isuo ta Kezman, Txost!, Ertzak eta Hezurbeltzak. Gainera, Mariñe Arbeo zumarragarrak bi aurkezpenetan parte hartuko du. Arbeoren Txakur Gorria sormen taldeak egin du aurtengo azokako kartela. Agertokira

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarragako hiru musika talde, Mukuru kolektibo berrian

Urretxu eta Zumarragako hiru musika talde, Mukuru kolektibo berrian

Euskal Herriko hainbat musika taldek Mukuru kolektiboa sortu dute, indarrak batuz beraien sorkuntzak zabaltzeko asmoz. Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaini nahi diote, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. “Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz…”, diote. Kolektibo honetan Urretxu eta Zumarragako hiru talde

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Larunbatean KKinzona irratiaren eguna ospatuko dute Urretxuko gaztetxean

Larunbatean KKinzona irratiaren eguna ospatuko dute Urretxuko gaztetxean

Larunbatean KKinzona Eguna ospatuko dute Urretxun. Aurtengo festa berezia izango da, KKinzona irratiak 10 urte bete baititu. Irratsaio tailerra, kuña lehiaketa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte. Festa 11:00etan hasiko da, irratsaio tailer batekin. Nahi duten guztiek irratsaio bat nola egiten den ikasiko dute eta ondoren ikasitakoa praktikan jarriko dute. Kuña

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]