Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "udala"

 Azken berriak
    Urretxuko Udalak %0,5 igo ditu tasak eta zergak, aho batez

Urretxuko Udalak %0,5 igo ditu tasak eta zergak, aho batez

Urretxuko Udalak tasak eta zergak %0,5 igotzea onartu du, aho batez. Igoera hori KPIaren igoeraren baliokidea da. Zerga eta tasa gehienak %0,5 igoko dira, baina salbuespen batzuk egongo dira. Zaborren tasa ez da igoko. Udalak herritarren jarrera ona saritu nahi du. Izan ere, birziklapen tasa bi puntu igo da azken

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako Udalak %0,5 igo ditu zergak eta tasak datorren urterako

Zumarragako Udalak %0,5 igo ditu zergak eta tasak datorren urterako

Zumarragako Udalak 2020ko ordenantza fiskalak onartu ditu. Zergak eta tasak %0,5 igoko dira, oro har: KPIaren igoera Estatu espainiarrean 2018ko uztailetik 2019ko uztailera. PSE-EE eta EAJ alderdiek alde bozkatu dute eta EH Bildu eta Elkarrekin Zumarraga abstenitu egin dira. Tasa eta zerga guztiak ez dira %0,5 igoko. Urari dagokiona, adibidez,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kalteberatasun eta aniztasunaren diagnostikoa egin dute Zumarragan

Kalteberatasun eta aniztasunaren diagnostikoa egin dute Zumarragan

Zumarragako Udalak, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, aniztasunaren eta kalteberatasunaren diagnostikoa egin du. Egitasmo honen helburua bizilagun ahulenen bizitza kalitatea hobetzea eta herri kohesionatu eta integratzaileagoa lortzea da. Diagnostikoa egiteko, 37 bizilagunei elkarrizketak egin dizkiete. Beste 25ek tailerretan parte hartu dute. Aurkezpen ekitaldian Mikel Serrano alkatea eta Parte Hartuz

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Denok elkarrekin, Urretxu lagunkoiago baten alde

Denok elkarrekin, Urretxu lagunkoiago baten alde

Gure herrietako bizi kalitatea hobetzea guztion esku dago. Guztiok egin dezakegu zerbait bizilagunen alde eta guztiok gara beharrezko. Eusko Jaurlaritzak, Matia fundazioak eta udalek Euskadi Lagunkoia egitasmoa jarri dute abian gure herrietako bizi kalitatea, bereziki adinekoena, bizilagun guztien artean hobetzeko. Atzo Urretxuko diagnostikoa aurkeztu zuten. Bertan, Urretxu lagunkoiago bat lortzeko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Punta-puntako zine eta antzerki aretoa

Punta-puntako zine eta antzerki aretoa

Zumarragak hainbat urte eman zituen antzokirik gabe eta 1999-2003 legealdiko lehentasunetako bat Zelai Arizti aretoa egitea izan zen. Aditu guztien arabera, goi mailako aretoa da. Areto gutxik dute Zumarragakoaren pareko akustika eta erosotasuna. Baina 2001ean inauguratu zen eta hamazazpi urte hauetan teknologia berrikuntza asko egon dira. Udalak, aldundiaren diru laguntzarekin,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Herritarren proposamenak jasoko dituzte Urretxuko aurrekontuak osatzeko

Herritarren proposamenak jasoko dituzte Urretxuko aurrekontuak osatzeko

Urretxuko gobernu taldeak prentsaurrekoa eman du 2018ko aurrekontuen prestaketa prozesua aurkezteko. Aurrekontuak abenduaren 21eko osoko bilkura onartzea espero dute. Irailean hasi ziren aurrekontuak prestatzen eta, ordutik, teknikariekin eta gainontzeko alderdiekin hainbat bilera egin dituzte. Aurten ere herritarrek beraien proposamenak aurkezteko aukera edukiko dute. Horretarako, hainbat bilera antolatu dituzte. Datorren astelehenean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pagoetako igerilekua guztiz berritzea aztertzen ari da Urretxuko Udala

Pagoetako igerilekua guztiz berritzea aztertzen ari da Urretxuko Udala

Urretxuko Pagoeta udal igerilekua etengabe ura galtzen ari da eta, horren ondorioz, konponketa lan handi bat behar du. Udal gobernua gai horren inguruan hausnartzen ari da eta herritarren iritzia jaso nahi du. Udal gobernuko kideek igerilekuak urte asko dituela gogoratu dute. «25 urtetik gora dituen igerilekua da. Konponketa lan handi

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko jaiak ekitaldiz gainezka datoz, udalaren eta taldeen eskutik

Urretxuko jaiak ekitaldiz gainezka datoz, udalaren eta taldeen eskutik

Urretxuko Santa Anastasiak herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak dira eta aurtengo egitarauan ere argi eta garbi ikusten da hori: adin guztikoentzako ekitaldiak daude eta asko eta asko herriko elkarteek antolatutakoak dira. Egitaraua atzo aurkeztu zuten udaletxeko areto nagusian. Ekitaldian Jon Luqui alkateak, Maialen Fidalgo Gizarte Ekimeneko barzordeburuak eta hainbat elkartetako kidek

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapena onartu du

Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapena onartu du

Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapen urbanistikoa onartu du azken osoko bilkuran. Alderdi guztiak aldeko botoa eman dute. Pasiotarrek elizaren eskuinetara dauden eraikinak (eraikin baten beheko solairua ez ezik), elizaren aurrealdean dagoen lursaila, aparkalekua, parkea eta landa-lur batzuk emango dizkiote udalari. Landa-lur hauen zabalera 13.640 metro koadrokoa da. Pasiotarrek hiru etxebizitza

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Osoko bilkura egingo dute gaur Urretxun

Osoko bilkura egingo dute gaur Urretxun

19:00etan izango da. Osoko bilkuren maiztasuna finkatuko dute, batzorde informatiboak sortu eta osatuko dituzte, organu kolegiatutarako ordezkariak izendatuko dituzte, alkatetzaren ebazpenen berri emango dute (alkateordeen izendapena eta tokiko gobernu batzarren kideak), udal talde politikoak osatuko dituzte eta ordainsariak onartuko dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]