Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Urola ibaia"

 Azken berriak
    Agiña auzoko birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak

Agiña auzoko birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak

Eguzki talde ekologistak Agiñako bidegurutze ondoan dagoen birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak egin direla salatu du. Eguzkikoek botatako zikinkeria guztia jasotzen saiatu dira, baina pneumatiko batzuk eta telebista baten karkasa ezin izan dituzte errekatik atera. Zikinkeria hori guztia bota duenak ingurumenaren aurkako delitua egin duela gogoratu dute. Hori

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Lurmentzearekin, Urola ibaia pozik

Lurmentzearekin, Urola ibaia pozik

Lurmentzearekin, ur berria datorkio Urola ibaiari sorburutik, Aizkorriko magalean. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Martin arrantzalea Urola ibaian

Martin arrantzalea Urola ibaian

Jonmikel Intsaustik martin arrantzale bati argazkia atera dio Zumarragan, Zelaikoan. Txori hau Urola ibaian egoteak, ibaia bizirik dagoela esan nahi du. Izan ere, txori hauek arrain txikiak jaten dituzte. Brinkola eta Aizpurutxo aldean ere martin arrantzaleak ikusi dituzte azkenaldian.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Erreka Eguna egingo dute larunbatean

Erreka Eguna egingo dute larunbatean

Larunbatean Erreka Eguna egingo dute, udalek eta Errekaren Lagunak taldeak antolatuta. Izena emateko, ingurugiro.ur@urretxu.eus helbidera idatzi behar da edo 943 03 80 80 zenbakira deitu. Bihar da horretarako azken eguna. Parte hartzaileak 10:30ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Arropa egokia eraman behar da. Garbiketa lanekin bukatu ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Olentzero Urola ibaian, asteburuko albistea

Olentzero Urola ibaian, asteburuko albistea

Ostiraletik larunbatera, BiTartean merkatari elkartearen Olentzero erraldoia Urola ibaira bota zuten. Gau hartan txikizio gehiago egin zituzten bi herriotan. Tartean, gaztetxeko leiho batzuk puskatu zituzten. Gazteek inguru honetan azaldu diren pintaketa faxista batzuekin lotu dute gaztetxeko txikizioa eta ez zen harritzekoa izango gaztetxekoa egin zutenak izatea Olentzero errekara bota zutenak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Erreka Eguna, arrakastatsua

Erreka Eguna, arrakastatsua

Eguraldi ona lagun, Erreka Eguna egin dute gaur goizean. Iaz baino lagun gehiagok parte hartu dute eta Urola ibaitik mota guztietako zaborra atera dute. Zabor hau guztia Areizaga-Kalebarren plazan jarri dute ikusgai.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]