Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Urretxun bizi den valentziarra

"Valentzian ahal zen tokian eraiki zen, prebentzio planik gabe"

Urretxu

Javier Martinek (Benicarlo, Castello, 1953) kezkaz bizi du Valentzian gertatzen ari dena. Izan ere, bere seme Iñigo bertan bizi da eta berak 40 urte eman zituen han.

2024/11/13
Otamotz

Zer diozu uholdea gertatu den tokiaz?

Inguru osoa urak egina da. Bi ibai handi daude: Jucar eta Turia. Sailak ureztatzeko aukera dagoenez, nekazaritzak garrantzi handia izan du. Bertako baratzea oso aberatsa da. Hala, Valentzia hiriaren inguruan milioi eta erdi lagun bizi dira. Horietatik, milioi erdi hegoaldeko baratzea bezala ezagutzen den tokian. Uholdea hor izan da. Lurrak oinordeko guztien artean banatzen zirenez, lur jabe txiki asko daude eta asko espekulatzaileak dira edo legezkoak ez diren txaletak egin dituzte. 2000. urtera arte, gutxi gorabehera, nekazariak aberatsak ziren. Baina banaketa enpresa handien sorrerarekin, ekoizle txikiek ez dute etorkizunik. Handiek bakarrik. Nekazariak izanik, zeruari begiratu izan zaio beti. Raimon abeslariak bere herrian ez dakiela euria egiten dio: gutxiegi edo gehiegi egiten duela. Hala, uholde asko jasan ditugu. Klima aldaketak ez du batere laguntzen, noski. Lehen tanta hotzak zirenak, egun DANAk dira. 1947ko, 1957ko eta 1982ko uholdeak sonatuak izan ziren.

Oraingoa Barranco del Poyo izenarekin ezagutzen den tokian izan da.

Horko urak Albuferara joaten dira. Albufera urmael handi bat zen eta txikitzen joan da. Zergatik? Lurrez estali da laboratu ahal izateko. Gainera, azken 50 urteetan populazioa asko igo da. Valentzia bete denean, inguruko herriak hazi egin dira. Ibaiak herrien erditik edo albotik pasatzen dira eta beraiengandik hurbil eraiki da. Herriak eta hiriak 1965etik eta 1995etik aurrera hazi ziren batez ere. Gainera, 1995etik aurrera industrialdeak eta merkataritza guneak ere eraiki ziren. Ahal zen tokian eraiki ziren, urak hartu ditzakeen inguruen prebentzio planik gabe. Plana 2003an egin zen. Bestalde, 2007an Barranco del Poyoko arrisku plana egin zen, baina ez da ezer egin ibilgua hobetzeko. Trafikoa ere arazoa da. Autoari lehentasuna eman zaio eta sekulako trafikoa dago, baina ez dago antolatuta. 

Zer gertatu zen urriaren 29an?

Euria goialdean egin zuen. Behealdean ez zuen euririk egin eta ura bat-batean heldu zitzaien. Arratsaldean izan zenez, eguneroko gauzak egiten harrapatu zituen. Ebrok daramana baino lauzpabost aldiz ur gehiago heldu zitzaien, toki estu batetik. Hala, ura ibilgutik atera zen. Dena urbanizatuta dagoenez, urak dena estali zuen.

Zer diozu agintariek egun hartan izan zuten jarreraz?

Carlos Mazon presidenteak eta bere gobernuak sekulako ardura dute, 20:00ak arte ez zutelako alarma deia zabaldu. A zer nolako pisua duten gainean! Madrilen proba bat egin zuten eta jendeak abisuak beraien intimitatea inbaditzen zuela esan zuen. Bestalde, presioa handia da. Kataluniako telebistan negu batean alerta mezu bat bidali zuten eta ez zuen espero bezainbeste elur egin. Eski estazioetako jendea haserretu egin zen. Gainera, Valentziako gobernuak turismoarekin lotura handia du. Industria kontseilaria patronaleko kidea da. Eta uholdea zubiaren bezperan izan zen… Esan beharra dago ere PP, PSOE eta Compromiseko udal batzuk beraien eskuan zegoena egin zutela: alerta jo zuten, ikastetxeak itxi zituzten… Utieleko udalak, adibidez.

Zer diozu Estatuaren jarreraz?

Hiruzpalau egun egon ziren laguntzarik gabe. Jende horri ezin diozu legeez hitz egin. Hara joan behar duzu. Oscar Puentek ondo ulertu zuen.

Zure semeetako bat Valentzian bizi da.

Ikasten ari da eta zapatila denda batean lan egiten du. Bonaire merkataritza guneko dendan lan egiten duten bere lankideak ozta-ozta libratu ziren. Nire semea laguntzen aritu da.

Zientzialariek ez dute lan erraza.

A zer nolako garaia bizi dugun… Klima aldaketaren ukatzaileak, zientziaren ukatzaileak, Trump-ek Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi ditu eta Le Pen, Orban eta Vox-ekin harremana du… Horiek guztiek institutu zientifikoak, gizartearen eta ezagutzaren arteko bitartekariak, itxi nahi dituzte. Eta zerbitzu publikoak kendu. Valentziako gobernuak larrialdi unitatea kendu zuen. Zergak kendu nahi badituzu, horrelakoak egin behar dituzu, noski. Horren guztiaren atzean pribatizazioa dago. Elon Musk-ek-eta administrazioa desegin nahi dute, administrazioak eskaintzen duena beraiek eskaintzeko. Sare sozialen papera ere aipatu beharra dago. Zurrumurru eta gezur zabaltzaileak dira. Ezinbesteko bitartekariek, komunikabideek, indarra galdu dute. Hori oso arriskutsua da.

Iñigo Martin (Javierren semea), horiz, lagun batzuekin Catarroja herrian.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT