Tiroz jotako lertxun hauskara bat agertu da Urretxun
Eguzki talde ekologistak Urretxun tiroz jotako lertxun hauskara bat azaldu dela salatu du Gipuzkoako fiskaltzan. Irailean ehiza denboraldia hasi zenetik, Eguzkik ehiztariek babestutako zazpi hegazti tirokatu dituztela salatu du. “Guk kasu hauen berri izan dugunerako, beste hamaika isilean geratu dira”, diote. Aurten botatako lehena Zumarragan aurkitu zuten. Eguzkiren ustez, Aldundiak ez du nahikoa egiten hegazti hauek babesteko. “Ez die ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardurarik eskatzen ezta ehiza egiteko ordua atzeratzen ere”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide