Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

‘Tosca’ opera emango dute asteazkenean Zelai Arizti aretoan

‘Tosca’ opera emango dute asteazkenean Zelai Arizti aretoan
otsaila 05
16:35 2018

Asteazkenean, 20:15ean, Tosca opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House-tik. Emanaldiak hiru orduko iraupena izango du, bi atsedenaldiak barne. Sarrerak 12 eurotan jarriko dituzte salgai. Zelai Ariztiko leihatila 19:00etan irekiko dute.

Hileroko moduan, Urretxu eta Zumarragako operaren lagunek agerraldia egin dute emanaldia aurkezteko. Pozik agertu dira aurreko emanaldira 200 lagun joan zirelako. Jendeari biharko emanaldira joateko eskatu diote.

Tosca opera Giacomo Puccini italiarrak konposatu zuen. 1900. urtean estreinatu zuten, Erroman. Melodrama tragiko bat da eta XIX. mende hasieran erromatarrak nola bizi ziren primeran erakusten du. Operaren lagunek lan «hipererrealista» dela esan dute. Horren erakusgarri, adibide bat jarri dute:?Puccini Erromako Sant’Angelo gaztelura joan zen, hiriko elizetako kanpaiak bertatik nola entzuten ziren jakitera. Izan ere, opera honetako hirugarren ekitaldia gaztelu horretako goiko terrazan kokatua dago. Operaren historiako lehen thriller-a dela ere esan dute.

Toscaren rola oso soprano ezagunek bete dute. Maria Callasek, Renata Tebaldik eta Montserrat Caballek, besteak beste. Cavaradossi pertsonaiarena, berriz, Luciano Pavarotti, Placido Domingo eta Jose Carrerasek bete dute. Asteazkeneko ikuskizunean Tosca Adrianne Pieczonka eta Joseph Calleja izango dira Tosca eta Cavaradossi.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 3 =


Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]